Azken hilketa matxista gogor salatu dute balkoi eta leihoetatik
Hamarnaka eta hamarnaka lagun irten ziren atzo arratsean balkoi eta leihoetara azken hilketa matxista salatzeko.
Soraluzen haren semeak hil zuen emakumea gogoan izan zuten atzo Euskal Herriko herri eta auzoetan, baita Errenteria-Oreretan ere. Covid-19ak eragin duen alarma egoerak ez du kalera ateratzeko aukerarik eman, baina gogoan izan dute indarkeria matxistak hildako azken emakumea —azken astean, hirugarrena Euskal Herrian— eta hamarnaka eta hamarnaka lagun irten ziren atzo arratsean etxeko balkoi eta leihoetara amorrua, inpotentzia eta haserrea gogor astintzera. Lapiko, zartagin eta txilibitu hotsek hartu zituzten kaleak, eta indarkeria matxistarik gabeko herria nahi dutela, indarkeria matxistarik ez dutela onartuko ozen esan zuten, amorruz zartagin eta lapikoak kolpatuta herritarrek.
Ondoko bideoa, Musika Plazaren ingurukoa da, herritar batek helarazitakoa da HITZAri.