[Galeria] Ez ohiko isiltasuna Trintxerpen eta San Pedron
Kaleen lasaitasunak argi uzten du sanpedrotarrek eta trintxerpetarrek aisialdia etxean egiten ari direla.
Ez ohiko argazkiak, egunotan egin daitezkeenak San Pedron eta Trintxerpen. Koronabirusaren aurkako borrokan, jendea etxean gotortu eta bertan egingo du bizitza datozen asteetan. Ondorioz kaleak nabarmen hustu dira eta isiltasunak hartu ditu bazter asko.
Esanguratsua da Trintxerpe eta Donostiako Herrera auzoa lotzen dituen pasealekuaren egoera; ireki zutenetik bertatik pasatzen zen jende jarioa etengabekoa zen. Gaur tantaka pasatzen da jendea. Eta zer esanik ez San Pedroko frontoiaren irudia; nomalean herriko aisialdiaren erdigunea da, gaur ordea ez da inor ageri.
HITZAk bi barrutien hainbat irudi bildu ditu.