Lezoko boluntario sarean, 80 lagunetik gora
Boluntario sarean izena eman dutenen zerrenda udalari helaraziko diote Piztu Lezok eta EH Bildu. Udala jarriko da harremanetan boluntarioekin.
Piztu Lezok eta EH Bilduk sustatu duten boluntario taldean 80 lezoarretik gora daudela jakinarazi dute, “izugarria da agertu duzuen konpromisoa eta elkartasuna”, adierazi dute. Zaintza sare komunitarioa eratzea eta antolatzea da iniziatibaren helburua. Hala, boluntarioen zerrenda hori udalari helaraziko diotela jakinarazi dute bi eragileek, “uste dugu udalak izan behar duela sare hau kudeatu behar duena, baliabide gehien dituena delako hau guztia osasun segurtasun neurri handiekin egiteko”.
Udal gobernuarekin harremanetan jarrita, begi onez ikusi du honek iniziatiba. Horrela, sarea indartzeko neurrien berri emango du aurki, izena emateko aukerak plazaratuz (jada izena emanda dutenek ez dute berriz ere egin behar). Hala, egoeraren diagnosia egin, beharrak identifikatu eta egitekoak zehaztu ondoren, udala jarriko da harremanetan boluntarioekin. “Bitartean, lasai egon, etxean gera gaitezen, osasun segurtasun neurri guztiak bete eta arduraz joka dezagun”.