Atzoko 20:00etan, 20 koronabirus kasu Oarsoaldean
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren gaineko herriz herrikako datuak eman ditu. Oarsoaldean, atzo iluntzean, 20 kasu ezagun zeuden.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak txostena egin du, atzoko (asteazkena) 20:00etan Euskal Autonomia Erkidegoan koronabirusa zein eragin izaten ari den zehazteko. Horren arabera, Oarsoaldeko herrietan 20 kasu ezagun daudela jakinarazi du Osasun. Sailak.
20 horietatik hamar Pasaiakoak dira, launa Errenteria-Orereta eta Lezokoak, eta bi oiartzuarrak. Pasaia, EAEko herrien artean infektatu gehien dituzten herrien zerrendan 13. postuan dago, biztanle gehiago dituzten herri asko baino lehenago dago zorigaiztoko zerrenda horretan.