Aurreikuspen guztiak bete ziren odola emateko saioan
Pasai Antxoko Odol Emaileen elkarteak "eskerrik beroena" eman die asteazkenean Antxoko osasun zentroan odola eman zuten guztiei.
“Erantzun bikaina”, hala definitu du Pasai Antxoko Odol Emaileen Elkarteak asteazkeneko saioa. COVID-19ak eragindako larrialdi sanitarioa dela eta, asteazkenean odola emateko premiazko deia egin zuten Antxon. Eta antxotar ugarik, bat egin zuten dei horrekin, elkartasun osoz.
Elkartasun horren eredurik onena, odola eman gabe alde egin behar izan zuten 25 lagunak dira, segurtasun neurriak ez baitziren nahikoak denak sartzeko. Guztira 32 poltsa bildu ziren Antxoko Osasun zentroan egindako saioan.