[Bideoa] Kazerolada Espainiako Erregearen kontra

Salaketa ere egin dute balkoi eta leihoetatik herritarrek; indarkeria matxistak hiltzen jarraitzen duela salatu dute aste honetan bertan, eta atzo berriz, Espainiako Erregearentzat izan zen kazerolada.

Txalo zaparradak eskaintzen ari dira arratsaldero balkoi eta leihoetatik Covid-19aren pandemiak gaixotutakoei arreta eta zaintza egiten ari diren profesionalei. Txaloak, beste sektore asko bezala, —garbiketa, elikagaien salmenta, okinak, elikagaien produkzioa, farmazeutikoak— arduraz ari direlako gizartearekin.

Salaketa ere egin dute balkoi eta leihoetatik herritarrek; indarkeria matxistak hiltzen jarraitzen duela salatu dute aste honetan bertan, eta atzo berriz, Espainiako Erregearentzat izan zen kazerolada. Erret etxearen ustelkeria, monarkia bera arbuiatu zuten atzo hamarnaka eta hamarnaka herritarrek lapiko, zartagin eta eskura zutena kolpatuz. Bideoan, Iztieta auzoa eta Biteri Txiki.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.