Itxialdia goxatzeko, dantza sarera igoko du Haatikek
Koronabirusari aurre egiteko, 'Kulturabirusa' proposatuko du dantza konpainiak, haien emanaldien pasarteak ikusteko online plataforma.
Koronabirusak Haatik Dantza Konpainiako kideak etxean utzi ditu, ez du giltzapetu ordea, haien irudimena. Biztanleria lau paretetan itxita bizi den honetan, Haatikek edukiak partekatuko ditu itxialdia arintzeko.
‘Kulturabirusa’ izeneko gunea sortu dute, bertan haien emanaldien pasarteak elkarbanatzeko eta jendearen kultura kontsumitzeko eskubidea bermatuz. 15 minutu inguruko bideoak dira eta 2 egunetik behin bideo berri bat igoko dute gunera. Iker Arrue protagonista duen 70+1 lana, dagoeneko ikusgai da.
Egitasmo polita da Haatiken ekarpena; jendeak ezin badu dantza emanaldietara joan, haiek eramango dituzte emanaldiak etxera.