Saltoki txikiek zerbitzua ematen jarraitzen dute
Errenkoalde merkataritza, ostalaritza, eta zerbitzu elkarteak, bertako kide diren saltokien gaineko informazio praktikoa helarazi du. Besteak beste, zabalik dauden saltokien ordutegiak, eta arreta presentziala eskaini ez baina modu telematikoan ari direnekin bezeroek nola jarri behar duten harremanetan jakinarazi du.
Covid-19ak eragindako egoerara moldatzea egokitu zaio hezkuntza komunitateari, baita lantoki askori ere, eta saltoki txikiak, herritarrengandik hurbilen dauden horiek ere ez dira libratu. Bakoitza ahal duen moduan erantzuten ari zaio alarma egoerari, eta datorren astetik aurrera ziurrenik, gehienek aldaketak egin beharko dituzte ordutegietan. Errenkoalde merkataritza, ostalaritza, eta zerbitzu elkarteak, bertako kide diren saltokien gaineko informazio praktikoa helarazi du. Besteak beste, zabalik dauden saltokien ordutegiak, eta arreta presentziala eskaini ez baina modu telematikoan ari direnekin bezeroek nola jarri behar duten harremanetan jakinarazi du.
Larunbatera arte balio du informazio horrek, esan moduan, unean-unean ari direlako moldatzen beraiek ere aldakorra den egoerara, eta astelehenetik aurrera ziurrenik, ordutegi aldaketak ezarriko dituzte askok. Beste batzuk, erabaki omen dute datorren astean ez zabaltzea, jasanezina egiten zaielako ekonomikoki egoera, “oso mugimendu gutxi dago, eta ez da bideragarria kasu askotan”.
Aurretik dagoeneko larri zebilen sektorea, gogor kolpatuko du koronabirusak, eta saltoki txiki batzuentzat jasanezina izango dela ere esan dute elkarteko arduradunek.
Hurrengo zerrendan, Errenkoaldeko kide diren saltokiak eskaintzen ari diren zerbitzu eta ordutegiak:
Elikagaien salmenta
- Uranzu bakailaoak : Errenteriako azokan, astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara; larunbatetan, 08:30etik 14:00etara.
- Elizetxea harategia: Errenteriako azokan, astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara; larunbatetan, 08:30etik 14:00etara.
- Joxe Mari harategia: Errenteriako azokan, astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara; larunbatetan, 08:30etik 14:00etara.
- Embutidos Buenavida: Errenteriako azokan, astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara; larunbatetan, 08:30etik 14:00etara.
- Maixabel Arraindegia: Errenteriako azokan, asteartetik ostiralera 08:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara; larunbatetan, 08:30etik 14:00etara.
- Aguado Arrainak: Errenteriako azokan, astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara; larunbatetan, 08:30etik 14:00etara.
- Joxe Mari Harategia: Iztieta, Beraun eta Fanderia auzoetan, 08:30etik 13:30etara eta 16:30etik 20:00etara; larunbatetan, 08:30etik 13:30etara.
- Cornelio Etxea: 09:00etatik 13:30era.
- Adarra Frutak: Foru PLaza eta Iztietan 08:30etik 17:00etara.
- Paki Belardenda: 10:00etatik 17:00etara.
- Osina Ekodenda: 09:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara; larunbatetan, goizez.
- Larrarte Gutiziak: 08:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
- Talaipe arraindegia: 08:30etik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
- Kikara Kafeak: 09:00etatik 13:00etara.
Farmaziak
- Enrique Rodriguez: 09:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara.
Optikak
- Begi Optika: Larrialdiak bakarrik, 943 526 753.
- Federoptikos: Larrialdiak bakarrik, 901 151 617.
- Optika Xenpelar: 09:30etik 13:00etara. Larrialdietarako, 943 124 723/605 706 805
- Multiopticas Errenteria: Larrialdiak bakarrik, 943 517 811
- General Optica: Larrialdiak bakarrik, 943 527 928
Dentistak
- Vitaldent: Larrialdiak bakarrik, 900 101 001
Estankoak
- Maitexa estankoak: 08:30etik 13:00etara.
Zerbitzuak
- Zure Ondoan: 09:00etatik 13:30etara eta 15:30etik 19:30era (Aldaketak izan ditzake ordutegiak).
- Ipar Aseguruak: 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.
- Micropack Informatika: 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era.
- Elicegui Aholkularitza: Telefonoz 943 517 645 eta posta elektronikoz. Astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 17:00etara eta ostiraletan, 09:00etatik 15:00etara.
- Mari Carmen Loradenda: 696 968 954 telefonoan edo posta elektroniko bidez.
- Hostoak: 09:30etik 13:00etara.
- Telesol: Larraildiak bakarrik, 608 070 528/608 270 218.