Udalak ez du arreta zerbitzurik eskainiko gaur
Bihar berriz ere telefonoz edo bide telematikoz izango dute herritarrek udalarekin harremanetan jartzeko aukera, 09:00etatik 17:00etara.
Udalak gogorarazi du gaur ez duela telefonoz edo bide telematikoz zerbitzurik eskainiko jai eguna delako. Bihar berriro artatuko dituzte herritarrak 09:00etatik 17:00etara 010 eta 943 449 600 telefono zenbakietan.
Covid-19aren harira sortutako alarma egoeraren ondorioz arreta presentziala eten egin duela gogorarazi die herritarrei, halaber. Posta elektronikoz ere jar daitezke harremanetan udalarekin herritarrak.