Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Isolamenduaren barruko isolamendua espetxeetan

Koronabirusaren alarma egoera espetxetaraino ere heldu da, eta erabateko isolamendua ezarri die presoei, familia eta lagunekin, eta azken batean beren herriarekin lotzen dituen soka eten da, behin behinean.

Pasa den abenduan larri gaixo dauden euskal presoen alde egindako manifestazioa.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/03/20

Osasun larrialdiak ertz guztiak ukitu ditu. Konfinamendua ezarrita, etxean dira herritarrak Covid-19aren zabalpena eteteko. Batzuei gogorra egiten ari zaie etxean egon beharra osasunaren mesedetan, nahiz eta bost egun baino ez diren pasa neurria indarrean jarri zutenetik. Aisiarako bitarteko ugari eskura, eskuko telefonoa, sukaldea ere gosetzen direnerako, leihoa edo balkoia noiznahi zabaltzeko aukera ere, baina hala ere, egunero entzun dut astelehenaz geroztik behin behineko bulegoa jarri dudan etxeko gelatik, gazte bat leihotik oihuka “aspertuta nago!”.

Covid-19aren gutiziaren menpe gaude, kutsatzea erabakiko duen edo ez; eskuak maiz garbituz, baita etxeko bazter denak ere, baina konfinamenduan ere libre gara, atzera eta aurrera ibiltzeko, orain hau ikusi, edo telefonoa hartuta  beste hari deitzeko, edota gosetzen garenean armairua zabaldu eta unean uneko apeta asetzeko. Ez da guztiek bizi duten egoera, ordea. Koronabirusaren alarma egoera espetxetaraino ere heldu da, eta erabateko isolamendua ezarri die presoei, familia eta lagunekin, eta azken batean beren herriarekin lotzen dituen soka eten da, behin behinean.

Euskal presoek ere egoera hori bizi dute. Aurrez aurreko bisitak zein lokutorioetakoak bertan behera utzi ditu alarma egoerak; inork ez daki noiz arte. Telefono deiak ugaritu dizkiete, aurretik zortzi minutuko zortzi dei zituzten astean, eta orain 12, eta dei horiek dira senide, lagunekin, beren inguruarekin aritzeko izango duten bakarra krisiak jarraitzen duen bitartean.

Sare Herritarrak gogor salatu du adinekoek edota gaixo direnek dituzten arriskuez, baina ez duela inortxok ere ezer esan  zaurgarritasun handia duten presoez. Etxeratek ere salatu du, eta espetxeetan premiazko neurriak hartzeko eskaera egin duten Espainiako Estatuko hogeita hamar erakundeen eskariarekin bat egin du.Arriskua eta zaurgarritasuna biderkatu egiten dela espetxetan salatu du euskal errepresaliatuen senide eta lagunen elkarteak, eta larri gaixo dauden eta 70 urtetik gora dituzten presoak aske uztea eskatu du, “ezin da sufrimendua areagotu, preso eta iheslariak etxean eta bizirik nahi ditugu”.

Onintza Ostolaza abokatua bide beretik mintzo da baina larri gaixo eta 70 urtetik gora dituzten presoekin batera ezarritako zigorraren 3/4ak bete dituztenak ere etxean izan behar dutela esan du: “Oso tantaka doa, batzuei bigarren gradua eman eta baimenak zituzten irteerak egiteko; orain bertan behera gelditu dira irteera horiek. Kontua da, preso horiek, eta beste batzuk ere hirugarren graduan behar luketela, hala balitz pultsera telematikoa jarrita etxean egotea lukete. Ez dago ordea borondate politikorik, Espainiako Gobernuak legedi arrunta ezarriko ziela onartu bazuen ere etxeko lan horietan oso motel doalako, zer esanik ez orain osasun krisiarekin”.

Ostolazaren arabera, Euskal Preso Politikoen Kolektiboko 80 preso dira gaixo larri, 70 urtetik gorakoak, eta zigorraren 3/4ak beteta dituztenak, “eta etxean behar lukete. Oraindik orain, baino, asko eta asko lehenengo graduan daude, eskubiderik gabe, erabateko zaurgarritasunean salbuespenezko araudi bat ezartzen dietelako”.

Espetxe barruan ez dutela presoen osasuna bermatzen esan du abokatuak, “ez dute neurririk hartzen, ezta aholkuak betetzen; presoren batek positiboa eman edo koronabirusarekin kutsatuta dagoen susmoa badute isolatu egiten dute, positiboa ematekotan, modulu osoa isolatu beharko lukete, nola beste kontu bat da”. Kordobako (Andaluzia, Espainia) espetxean gertatu berri dena kontatu du Ostolazak, “sintomak zituzten preso batzuk zeuden modulu batean eta isolatuta izan dituzte; azkenean negatiboa eman dute. Presoek ezin dute ezer egin, eta gainera orain bisitak kendu dizkiete, luzatzen bada egoera larriagotu egingo da”.

Eider Perez preso oreretarraren kasua ere aipatu du: “bere moduluko telefonoa matxuratuta dago eta bisita,, aurrez aurrekorik gabe eta telefono deirik gabe izan da. Orain, beste modulu batera eramaten dute deiak egitera”.

Hasiera baino ez dela, baina presoak harreman guztiak moztuta daudela nabarmendu du, “zalantzarik gabe honek bere ondorioak izango ditu aurretik dagoneko zigortuta dagoen kolektibo baten gainean”. Egoerak okerrera egingo duela datozen egunetan uste du abokatuak, “zer esanik ez espetxeetan kasu positiboak azaltzen hasten direnean. Egoera larriagotu egingo da zalantzarik gabe”. Salaketara deitu du Ostolazak jendartea, “neurri bereziak ezartzen zaizkiela euskal presoei salatzen jarraitu behar dugu, eta legedi arrunta ezartzeko eskatu. Borondate irmorik ez dago ordea gobernuen aldetik urratsik egiteko eta osasun krisi honekin orain gutxiago”.

Babesa adieraztera ere deitu du: “hogei urte Puerto de Santa Marian (Cadiz, Andaluzia, Espainia) lehenengo graduan dagoen presoari gehitu koronabirusaren arriskua, bisitak eta aurrez aurrekoak etenda… berez polborina den egoera, muturreraino eramatea da preso eta senideentzat”.

Ezinbestekotzat jo du Ostolazak salbuespen neurriak bertan behera utzi eta presoak etxeratzea.

HITZAk gaiaren gaineko erreportajea egingo du datorren asteko papereko edizioan, eta horretarako,  Algecirasko (Andaluzia, Epainia) espetxean dagoen eta gaixotasun larri eta sendaezina duen Mikel Arrietaren arreba Eli Arrietarekin hitz egingo du.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.