
Oiartzungo hipermerkatuko langileak dantzan aritu dira, konfinamenduaren soinu banda bilakatu den abestiarekin.

Koronabirusaren alarma egoera espetxetaraino ere heldu da, eta erabateko isolamendua ezarri die presoei, familia eta lagunekin, eta azken batean beren herriarekin lotzen dituen soka eten da, behin behinean.

Hilabeteak darama udalak kale egoeran bizi diren pertsonekin lanketa egiten. Hamabost lagun dira egun egoera horretan Errenteria-Oreretan. Datu positiboa: kale gorrian bizi ziren hiru pertsona kale egoeratik irtetea lortu dute profesionalek.

'Zeorri!' aldizkariaren bigarren zenbakia kalean da jada. Erreportaje, elkarrizketa, artikulu eta bestelako eduki interesgarriz beteta dago.

Andoni Ollokiegi musikaria balkoira atera da gaur, kitarraz lagunduta herriari abesteko.

Lur Kortak eta Saioa Aizpuruak antzerki ikastaro intentsiboa emango dute uztaileko lehen hamabostaldian. Uztailaren 15ean errepresentazio batekin itxiko dituzte.

Oarsoaldeko eta Bidasoko herrietako etxebizitzetako balkoi eta leihoetara aterako dira herritarrak aitortza edo protesta saioak egitera.

Oarsoaldeko Eskola Kirola Teknikariak eta Kirolaisi XXI enpresak, etxean egtiteko moduko kirol jarduera eta jolasak eskainiko dituzte, bideo bidez.

Ekoizpenarekin jarraitzen dute baserritarrek, lanean beren produktuekin. Galkorrak izanik, berehala merkaturatzea eskatzen dute eta Covid-19ak ere izan du eragina haiengan.


Oiartzungo Udalak eskatu du maskota orduro ez ateratzeko, eta erosketa handiak egiteko. Udaltzainek jarri dute isunen bat.

Laurak Bat Pasaiako merkatarien elkarteak Antxon eta Trintxerpeko tokiko merkataritza zerbitzuen zerrenda osatu du. Berrogeialdia, erosi etxetik gertuen dauden saltokietan.

Deskargatu ezazu Oarso Bidasoko Hitzaren astekaria.

Osasun larrialdiarekin batera, ezinbesteko osagarri bihurtu dira erabilera bakarreko eskularruak. Hala ere, horietako asko ikus daitezke botata.

Pasaiako Udalaren eta Portu Agintaritzaren zerbitzu gehienak eten ala murriztu egin dira aste honetan, alarma egoera dela eta.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, atzoko (hilak 19) 20:00etan konfirmatutako 26 koronabirus kasu zeuden Oarsoaldeko herrietan.

Laboa farmaziako langileek egunotan bizi dutenaren berri eman dute sare sozialetan zabaldu duten mezu batekin. Neurriak errespeta daitetezela eskatu dute.

Bekoerrota kiroldegiak baliabideak eman nahi dizkiete herritarrei etxetik ariketa fisikoa egin dezaten. Bideo sorta osatzen ari dira BPXport-eko langileak.

Ostalariek Covid-19ari aurre egiteko jarrera oso arduratsua izan dute, eta gehienek begi onez ikusi dituzte hartutako neurriak. Baina ohartarazi dute laguntzak eta kalte-ordainak azkar eman ezean, lanpostu asko kolokan egon daitezkeela.