Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kalean bizi direnentzat Belabaratz zabaldu du udalak

Hilabeteak darama udalak kale egoeran bizi diren pertsonekin lanketa egiten. Hamabost lagun dira egun egoera horretan Errenteria-Oreretan. Datu positiboa: kale gorrian bizi ziren hiru pertsona kale egoeratik irtetea lortu dute profesionalek.

Belabaratzek gaur eta bihar izango ditu ateak zabalik kale egoeran bizi direnek konfinamendua bertan egin dezaten. Bihartik ezingo du jende gehiagok sartu.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/03/20

Zaurgarriak dira beraiek ere. Kale gorrian bizi direnak, bazterkerian, ezin dute konfinamendurik egin, etxerik ezean, ez bada bederen erakundeek haien esku baliabideak jartzen dituztela. Horrekin jabetuta, Belabaratzeko aterpetxea atondu eta Errenteria-Oreretako kaleetan bizi diren horiei ateak parez pare irekiko dizkie.  Aterpetxea atontzeak hainbat egunetako lana suposatu dio udalari, eta larrialdi krisiak irauten duen bitartean, bertan konfinatuta egongo direnen behar zehatzei erantzuteko beharrezko baliabideak jarri ditu udalak. Euren osasunarengatik, eta denen osasunengatik ere, kalean bizi diren pertsonek ere erantzun berezia behar dutela erakundeen aldetik esan du udalak, eta horretarako, gaur bertan zabalduko ditu ateak Zamalbide auzoan kokatutako aterpetxeak.

Konfinamendua egoki betetzeko baldintzak ditu aterpetxeak: komuna, jantokiak, dutxak. Kutsatutako kasuren baten susmoa edukiz gero norbait isolatu behar balitz ere betetzen ditu Belabaratzek baldintzak egoki egiteko eta ezarritako protokoloei erantzuteko.

Baldintza material egokiak izango dituzte bertan, baita jatekoa bermatua ere; hortik harago, bestelako laguntza eta esku hartze psikosoziala behar duten pertsonak direla kale egoeran bizi direnak zehaztu du udalak, “horretarako hezitzaileak, tailer okupazionalak eta zaintza ere izango dira; garbiketa zerbitzua ere bermatuta dago”.

Hilabeteetako lana aurretik

Covid-19ak sortutako egoeraren larritasunean zabaldu ditu gaur ateak Belabaratzek, baina atzean hilabeteetako lana dago, “lan horren segida da erabaki hau. Gobernu taldearentzat lehentasunezkoa kalean bizi diren pertsonei behar duten arreta eman eta ahal dela bizi duten kale egoeratik irteteko baliabideak jartzea”. Bide horretan, kale egoera bizi dutenekin lanean aritu diren profesionalek, hiru lagun kale egoera horretatik ateratzea lortu dute; ez da goizetik gauera lortzen den zerbait, lanketa serio eta jarraitua eskatzen du, orduetakoa, baina eman du fruitua.

Fruituak ematen jarraitzea nahi dute, gainera eta horretarako hainbat neurri hartu ditu udalak kale egoeran bizi diren horiei begira. Lehenengoz, aurten 365 egunez izango da zabalik Gaztelutxo aterpetxea, eta bertan egonaldi  bereziak baimendu dituzte, pertsona batzuk egonaldi luzeak egiteko aukera izan dezaten, “epe eta ibilbide luzeagoko esku hartze psikosoziala egiteko aukera eskaintzen du horrek”.

Azken egunetan gainera, kalera atera dira udaleko profesionalak kale egoeran bizi diren pertsonak gizarte zerbitzuetara joatea itxoin gabe: “Arropak garbitu edota dutxatzea bezalako zerbitzuak eskaini dizkie udalak, beraiekiko loturak sortu asmoz. Zerbitzu horiei baiezkoa ematen badiete aukera ematen digute modu mailakatuan esku hartzeko. Lana motela da, baina emaitzak ematen ari da”.

Kalean lanean aritu diren profesional horiek. beraiek izan dira orain kalean bizi diren horiengana hurbilduko direnak egoera honek irauten duen bitartean Belabaratzen konfinatu daitezen gonbidapena eginez”.

15 lagun kale egoeran

Hamabost lagun bizi direla kale egoeran Errenteria-Oreretan esan dio Aizpea Oategi alkateak HITZAri, “gaur goizean zabaldu ditu ateak Belabaratzek, eta bi egun ditugu konfinamendua hasteko kale egoeran bizi diren horiek bertara jo dezaten”. Momentuz, gaur goizetik kale egoeran zeuden zortzi lagunek erabaki dute konfinamendua aterpetxean egitea —emakume bat eta zazpi gizon— “Orain gainontzeko pertsona horiek Belabaratzera joan  daitezen konbentzitzen saiatuko dira gaur eta bihar artean profesionalak. Udalak aholka ditzake, gomendioa egin, baina ezin ditugu derrigortu, ezin dugu haien autonomiaren kontra jo ez lehen eta ez orain”.

Datu positiboarekin gelditu da Otaegi, kale egoeratik irtetea lortu duten hiru lagunena, “hori da bidea, eta horretan lanean jarraituko dugu”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.