Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lezoko Laboa farmazia: "Birus txiki bat ez da izango bihotz zabaleko herri hau menperatzeko gai!"

Laboa farmaziako langileek egunotan bizi dutenaren berri eman dute sare sozialetan zabaldu duten mezu batekin. Neurriak errespeta daitetezela eskatu dute.

Laboa farmaziaren ataria.
Oarso Bidasoko Hitza
Lezo
2020/03/20

Lezoko Laboa farmaziako langileek sare sozialen bitartez egunotan bizitzen ari direna kontatu dute. Horrez gain, herritarrei oroitarazi diete itxialdiaren gaia serioa dela, eta denen esku dagoela koronabirusari aurre egitea, bakarkako eta kolektiboaren konpromisotik, ezarritako aginduak betez.

Jarraian, hitzez hitz, zabaldu duten mezua:

Zuek ia astebete daramazue konfinamendua egiten, eta guri ere iritsi zaigu horretarako unea. Aspaldi ez dizuegu ezer idatzi, ez da izan gogo faltagatik, baina honelako osasun alarma batean farmaziako lanak gainezka egin du eta bertaratu direnei laguntzea izan da gure lehentasuna.

Orain, ordea, farmaziara zatoztenak babesteko eta zerbitzua eman ahal izaten jarraitzeko, geure burua babestu behar dugu, lantaldeak egin ditugu eta txandaka arituko gara, elkarrekin ahalik eta denbora gutxien egongo gara honela. Denon artean birus hau geratuko dugu.

Jakingo duzue honezkero, herrian kasu positibo batzuk azaldu direla, horregatik babes neurriak errespetatzeko eskatzen dizuegu. Dagoeneko badakizue ahal den neurrian behintzat etxetik ez dela irten behar, baina gogorarazi nahi dizuegu farmaziara edo herriko beste dendaren batera joatean, errespetatzeko arren segurtasun tartea, guretzako oso gogorra baita gaur oraindik jendeari mostradoretik urrutiratzeko esan beharra, eta are gogorragoa hori esanik jendeak haserre alde egitea. Denok izan gaitezke birusaren eramaile eta denon osasunagatik hobe dugu hainbeste jende pasatzen garen leku hauetan (farmazia, harategia, okindegia, arrandegia…) ezer ere ez ukitzea. Denok gure esku dagoena egiten badugu, herriko saltzaileok zuen ondoan jarraitu ahal izango dugu, itxialdi luze honetan inori ez dakion ezer falta.

Bukatzeko, ezin aipatu gabe utzi arratsaldeko zortzietako zuen txalo eta musika doinuak. Balkoira irten eta begiak malkoz betetzen zaizkigu. Lanegun gogorraren ostean, nerbioak airean eta beldurra bor-borka etxeratzerakoan, zuen esker txaloek gogorarazten digute etxean sartuta dagoen herri honek babesa eta zaintza merezi dituela, eta gure esku dagoen apurra egiten jarraitu behar dugula.

Birus txiki bat ez da izango bihotz zabaleko herri hau menperatzeko gai!!

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.