Motora zerbitzua murriztua eta altzari bilketa bertan behera
Pasaiako Udalaren eta Portu Agintaritzaren zerbitzu gehienak eten ala murriztu egin dira aste honetan, alarma egoera dela eta.
Koronabirusaren ondorioz ezarritako alarma egoerak indarrean dagoen bitartean, Pasaiako Udalaren eta Portu Agintaritzaren zerbitzuek ordutegi murriztua izango dute, ala zuzeneean bertan behera geratuko dira.
Pasaiako Portu Agintaritzak jakinarazi duenez, ez ohiko ordutegia izan du San Pedro eta Donibane batzen dituen motorak. Erabakia, Espainiako Garraio Ministeritzak eskatutako neurriei jarraiki hartutakoa da. Motoraren ordutegia izango da, astelehenetik igandera, 8:00etatik 12:00etara eta 15:00etatik 19:30etara.
Bestalde, udal langileek eginiko altzari bilketa zerbitzua etetea erabaki du Pasaiako Udalak, epemugarik gabe. Hortaz, biztanleriari kalean altzaririk ez uzteko eskatu diote.