[Bideoa] Txalo zaparradak, sirena hotsak eta argiak iluna argitzeko
Osasungintzako langileen lanari aitortza egin zioten atzo; txalo zaparrada, berriz ere, balkoi eta leihoetatik.
Erizain, sendagile, laguntzaile, osasungintza komunitatea osatzen duten denei aitortza atzo berriz ere. Egunero bezala, balkoi eta leihoak eskertze komunitario agerleku bilakatu ziren eta bost minutuz horiek entzun ziren, txaloak. Berezitasun bat izan zuen atzokoak, baina, Iztieta anbulatorioaren biribilguneaaren bueltara bildu zkiren Udaltzaingoa, Babes Ofizileko boluntario, eta Ertzaintzaren patruila autoak eta sirena jotzen aritu ziren tarte horretan eta argiak piztuta.