Konfinamendua apurtzeagatik 59 salaketa eta atxilotu bat
Udaltzaingoak HITZAri emandako datuen arabera, udaltzaingoak atzo (ostirala) 12:00ak arte 171 esku hartze egin ditu jokaera okerra izateagatik.
Konfinamendua ezarri zenetik, txukun betetzen ari dira errenteriarrak agindua, oro hara. Aitzitik, bada hura errespetatu ez eta jarrera okerrak izan duen herritarrik. Udaltzaingoak HITZAri emandako datuen arabera, udaltzaingoak atzo (ostirala) 12:00ak arte 171 esku hartze egin ditu jokaera oker horregatik; horietako 112 salatu gabeko abisuak izan dira, baina 59 kasutan salaketa jarri die herritarrei Udaltzaingoak. Atxiloketa bat ere egin dute , agenteei erresistentziagatik jakinarazi dutenez.
Mezua argia: arduraz jokatu eta soilik alarma egoerak eta indarrean dagoen konfinamenduak ahalbidetzen dituen kasuetan urratu daiteke azken hori. Arduraz jokatu: Etxean gelditu zaitez!