Pelukasen eskutik, auzoen berri koronabirusaren aroan
Juan Diego Ramos 'Pelukas' oreretar ezaguna kronika eta argazki bidez Errenteria-Oreretaren egunerokoa jasotzen hasi da, koronabirusaren aroan.
Juan Diego Ramos Pelukas oreretar ezagunak egitasmo berria abiatu du gaur. Koronabirusaren aroan, Errenteria-Oreretako auzoetako egunerokoaren berri jasotzeko egitasmoa abiatu du bere blogean. Horrela, testu eta argazki bidez, herrian birusa zein eragin izaten ari den jaso nahi du kronika idatzi (euskaraz eta gaztelaniaz) eta argazki bidez.
Gaur Erdialdean izan da, eta han ikusitakoak hitz eta irudiekin jaso ditu.
Pelukasen txokora sartzeko, klikatu esaldi honetan.