
Lekungaraiko artzainak egunerokoan berdin jarraitzen du, ardiak mendira eramaten, baina salmentan nabarituko dute krisia. Bere iritziak plazaratu ditu.

Udalaren arreta eta funtzionamenduaren berri eman nahi die oiartzuarrei. Hainbat arlo etenda daudela jakinarazi dute.

Hilaren 17an zendu zen Agustin Barcia, Trintxerpeko Kirol Elkarteko harrobian urte askoz ibilitako entrenatzailea.

Juan Diego Ramos 'Pelukas' oreretar ezaguna kronika eta argazki bidez Errenteria-Oreretaren egunerokoa jasotzen hasi da, koronabirusaren aroan.

XX. urteurrena beteko du aurten Oreretako Gaztetxeak, eta horri begira kamiseta lehiaketa jarri zuten martxan irudirik egokiena topatu asmoz.

Oiartzun Aurrerak dinamizatutako erronka artistikoetan, Alaia Martinek bertso erronka bota du. Lau oin eman ditu, bertsoa sortzeko.

Apirilaren 3ra arte eman daiteke izena. Egoera kontuan hartuta, e-posta bidez edo telefonoz bakarrik eman ahal izango da izena.

PPAk adierazpen ofiziala helarazi du, langileen batzordeak egindako salaketari erantzuteko. "Arduragabe" jokatzea egotzi diete eta "elkarlanera" deitu dituzte.

Beste herrietan egin antzera, Lezon ere udal zerga eta tasen ordainketa atzeratzea proposatu du Lezoko EH Bilduk.

Gaixotasunak dituzten haurrei eta haien familiei laguntzeko sortu zuten Juneren Hegoak elkartea duela zazpi urte: zaurgarritasun egoeran dauden eta haurren gaixotasuna, heriotza edo dolu esperientzia bizitzen ari diren familei laguntzeko sare bat sortzea izan du helburu, haien bizi kalitatea hobetzeko, eta gaur gaurkoz, elkartea, erreferentzia puntua dela esan daiteke Gipuzkoan.

Osasuna dela zaindu behar den aktibo nagusiena esan du Errenteriako Udalak, baita higienea dela koronabirusaren krisiari aurre egiteko tresna nagusietako bat ere, eta horri begira, garbiketa zerbitzua berrantolatu, eta funtzio berriak hartu ditu herriko higienea areagotzeko.

Gaurko balkoi eta leihoetako agendaren barruan bi deialdi orokor jaso ditu HITZAk. 20:00etan ohiko txalokada, eta ondoren, haurrei begirako ekitaldia.

Elorsoro enpresa kudeatzen duen BPXport enpresak etxean egiteko moduko hainbat ariketa zein lehen sorospenerako aholkuak eman ditu

Isolamendua apurtzen irratsaioa jarriko du martxan Zintzilik Irrati libreak, komunikazio gune bat zabaltzeko konfinamendu egoeraren aurrean. Astelehenetik ostiralera izango da martxan, 16:00etatik 18:00etara, eta FM 100ean eta webgunearen bidez entzuteko aukera izango da.

Pasaiako Udalak, koronabirusaren hedatzea etete aldera, iradokizunak eman ditu hondakinak nola kudeatu behar diren azalduz.

Pasaian, Oiartzunen eta Lezon ezagunak diren kasuen kopurua ez da igo. Errenteria-Oreretan bost gaixo gehiagoren berri eman du Osasun Sailak.