Udal zerga eta tasen ordainketa atzeratzea proposatu du Lezoko EH Bilduk
Beste herrietan egin antzera, Lezon ere udal zerga eta tasen ordainketa atzeratzea proposatu du Lezoko EH Bilduk.
Koronabirusak eragindako larrialdi egoeragatik, udal zerga eta tasen ordainketa atzeratzea proposatu du Lezoko EH Bilduk. “Koronabirusak eragindako larrialdi egoera honek guztiongan du eragina. Asko dira dagoeneko hori sufritzen ari diren herritarrak”, esan dute koalizioko kideek.
Erabakia lehenbailehen hartzeko eskatu diote Jesus Mari Martiarena alkateari, “zerga batzuk ordaintzeko agindua emana baitago. Kasu hauetan, ordainketa itzultzea proposatzen dugu”.
Beste herri batzuetan gisa honetako erabakiak jada hartu dituztela esan du EH Bilduk, “Lezon ere berdin egin beharko genukeela uste dugu”.