Taberna eta jatetxe guztiak itxi ditu Covid-19aren krisialdiak, baina Oiartzungo hainbat komertzio txikik irekita jarraitzen dute.
Konfinamenduak sormena lantzeko aukera paregabea eman duen zalantzarik ez da, eta hala erakusten ari dira egunero balkoi eta leihoetatik herritarrak. Errenteria-Oreretaren kasua ere bada, eta horren adibide argia da Santa Klara kalea.
Bihar egitekoak ziren aurkezpen ekitaldia bertan behera gelditu da. Matrikulazio kanpaina egoera normaltasunera bueltatzen hasiko da.
Egungo egoerak kezkatuta, auzotar talde batek, auzokoak saretzea eta babeserako zein elkartasunerako iniziatiba abiatzea erabaki zuen Gaztañon pasa den hilaren 15ean. Orduz geroztik, 114 bizilagun daude saretuta berariaz sortutako whatsapp talde batean.
Oiartzungo Udalak gogorarazi du indarkeria matxista pairatzen dutenentzako arreta zerbitzuak lanean jarraitzen duela.
8.000 dei egin dituzte guztira sare horrekin bat egitea erabaki duten 426 boluntarioek, adineko herritarrei zer moduz diren eta zein behar dituzten galdetzeko.
Lezoko Udalak herritarrei aholkuak eta eman dizkie koronabirusaren krisiari aurre egiteko. Hainbat eskaera egiteko baliatu du aukera.
Beste hainbeste egingo du Norbanakoen Jabekuntza Gunearekin, telefonoz emango du zerbitzua kasu horretan ere.
Covid-19ak kutsatutako 45 lagun daude Oarsoaldean. Hilaren 23ko datuen arabera, hazkundea Pasaian eta Errenterian eman da.
Andreone Lezoko Udal Liburutegitik oroitarazi dute eLiburutegia izeneko Interneteko plataforma erabil daitekeela edukiak etxera eramateko.