Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Elkar zaintzeko saretu da Gaztaño

Egungo egoerak kezkatuta, auzotar talde batek, auzokoak saretzea eta babeserako zein elkartasunerako iniziatiba abiatzea erabaki zuen Gaztañon pasa den hilaren 15ean. Orduz geroztik, 114 bizilagun daude saretuta berariaz sortutako whatsapp talde batean.

Gaztaño, konfinamendutik ikusita. Argazkia: Ixiar Garcia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/03/24

Egungo egoerak kezkatuta, auzotar talde batek, auzokoak saretzea eta babeserako zein elkartasunerako iniziatiba abiatzea erabaki zuen Gaztañon pasa den hilaren 15ean. Orduz geroztik, 114 bizilagun daude saretuta berariaz sortutako whatsapp talde batean. Ixiar Garcia Gaztañoko auzoko bizilaguna da eta sare horretako sustatzaile eta kidea, “bizi dugun egoerarekin zerikusia duten gaiak partekatzen ditugu taldean. Oso lagungarria da, garrantzitsua, auzoaren gaineko informazioa iristen ari delako bertara, bestela jasoko ez genuena”.

Etxebizitza bakoitzean zein adineko pertsonak bizi diren eta zein behar dituzten ere aztertu dute, eta sare horretan ari diren hainbat bizilagunek, gainera, Errenteriako Udalak martxan jarri duen Zaintza Sare Komunitarioan boluntario aritzeko izena eman dute, “zaurgarrienei behar dituztenak ari da zaintza sare horretatik bideratzen udala. Gaztañon sortu dugun sareari dagokionean, elkartasun keinuak adierazteko espazioa bihurtu da, eta adierazpen horiek modu askotakoak dira: haur eta familien egoeraz arduratuta, zaintzan eman behar dugun denbora hori ahalik eta goxoen emateko modu sortzaileenean pasatzeko ideiak ari gara, Artisten Klubaren bidez, eta liburuen trukerako gunea ere jarri dugu”.

Bideoklipa ere martxan dute. Erre zenituzten sorginak kantaren gainean bideo txikiak osatzen ari dira auzotarrak etxean dituzten mozorroak baliatuta, ondoren denak elkartuta osatzeko. Bestelako zalantzen gainean ere aritzen direla zehaztu du, “zaintza partekatua duten familien artean sortzen diren arauak partekatzen ditugu eta bakoitzak bizi dituenak jasotzen ari gara, lagungarri direlako besteentzat ere”.

Hondakinen kudeaketari ere erreparatu dio Gaztañon sortutako sareak, eta “ardura” eta”kontzientzia” eskatu, “izan ere, langile asko dabiltza hondakinen bilketa horretan lanean, eta ez dakigu zein baldintzetan; zaintzea dagokigu, arduraz jokatzea eta orain arte egin ez ditugun gauzak orain ere ezin direla egin argi izatea. Badakigu badagoela jendea auzoan egoera aprobetxatzen ari dena hondakinak ez dagokien lekuetara botatzeko. Jokatu dezagun arduraz”.

Bizilagunak zonaldeka hainbat iniziatiba egiten ari direla esan du ere Garciak, eta Bukagaitz inguruan bingoa antolatzen duten bezala, goiko aldean 20:00etatik aurrera kantuan izaten dira trikitia, panderoa eta oboeak lagunduta, “hunkigarria da oso”.

Keinu politak ere badirela, auzotarren artekoak, nabarmendu du, “badira lanera joan behar dutenak ezin bestean, eta zaintza egitea ez dutenak. Bizilagun batzuk auzokoentzat kozinatzen ari direla jakin badakigu laguntzeko, edota telefonoz elkarri deitzen diotenak animoak emateko… auzoaren nortasuna beti izan da sormena eta aktiboa izatea, eta orain, inoiz baino gehiago”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.