Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Konfinatuta, baina bizirik daude auzoak

Konfinamenduak sormena lantzeko aukera paregabea eman duen zalantzarik ez da, eta hala erakusten ari dira egunero balkoi eta leihoetatik herritarrak. Errenteria-Oreretaren kasua ere bada, eta horren adibide argia da Santa Klara kalea.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/03/24

Konfinamenduak sormena lantzeko aukera paregabea eman duen zalantzarik ez da, eta hala erakusten ari dira egunero balkoi eta leihoetatik herritarrak. Errenteria-Oreretaren kasua ere bada, eta horren adibide argia da Santa Klara kalea. Bertan, hitzordua jarri dute egunero 20:00etan osasungintzako langileei aitortza txaloka egin eta ondoren kantuan aritzeko. Iniziatibaren atzean Xabier Vesga txistularia dago. Berari otu zitzaion txistua eta danbolinarekin bizilagunen konfinamendua arintzea zuela, eta hala aipatu zien bizilagunak izateaz gain lagunak dituen hiru auzotarrei: Jose Usabiaga perkusionista, eta Vesgarekin batera korrika egiteko taldean dabiltzan Antton Aizkorreta eta Mikel Cia.

Primeran iruditu zitzaien eta aurrera egin zuten. Telefonoak martxan, Santa Klara whatsapp taldea sortu zuten, “gaur egun 70 bizilagun gaude talde horretan”. Herri bizia dela Errenteria dio Vesgak, “eta auzoak ere hala nahi ditugu, biziak, are gehiago une hauetan. Uste dut garrantzitsua dela halako iniziatibak martxan jartzea, auzokoekin harremanak indartu eta kasu batzuetan sortzeko, aurretik ez genuelako harremanik, edota elkar ezagutu ere ez genuelako egiten. Garrantzitsua da, musikaren bidez une goxo bat pasatzeko konfinamendu honen barruan egunero”.

Egunero dute hitzordua; hustik egin gabe. Hilaren 19an, joan den ostegunean jarri zuten martxan taldea, eta lehenengoz atera ziren balkoi eta leihoetara txistuak, perkusioak eta tarteka biolinak ere lagunduta abestera. “Lau Haizetara Euskaltzaleen Topaguneak udalarekin elkarlanean argitara atera duen kantu liburuxka taldean zabaldu eta bertako kantuak aukeratzen ditugu egunero. 20:00etan balkoi eta leihoetara ateratzen gara osasungintzan ari diren langileei aitortza txaloka egitera eta ondoren hasten dugu gure balkoi eta leiho arteko topaketa musikala”. Garrantzitsua keinua, kantu guzti guztiak euskaraz: Anttoni eta Antton,  Bagare, Boga Boga, Agur Xiberua, Ixil Ixilik dago, madalenetako Diana, Loretxoa, Nere aitak amari, Txuri urdin —realzale amorratua dela aitortu du Vesgak— Eperrak, Furra furra, eta Maritxu nora zoaz jo eta abestu dituzte gaur arte.

Gaur beste bi kantu entzungo dira txistu eta perkusioak lagunduta Santa Klaran, baina ordubete lehenago jakinarazten omen dituzte egunekoak, “auzotarren artean aukeratzen ditugu”.

Abeslari onak diren Santa Klara alde horretan galdetuta, baietz dio Vesgak, “kantuaren arabera aldatzen da egoera, batzuk zailagoak direlako, baina oso ondo moldatzen gara”. Santa Klaran martxan jarritako iniziatiba beste auzoetara zabaltzeko deia egin du Vesgak, “egoera ezberdinei beren alde positiboa bilatu behar diogu, auzoko harremana sendotu; herri bizia gara, eta auzoak ere biziak ditugu, une hauetan gehiago bizitu eta indartu behar ditugu. Bakoitzak nahi duena edo dakiena eginez garrantzitsua da auzotarren arteko sarea aktibatzea, harremana sustatzea, gutxienez konfinamendua goxatzeko bada ere”.

Iniziatibak gainera, beste gauza batzuetarako baliagarriak izan daitezkeen zalantzarik ez du txistulariak, “indarguneak finkatzeko eta elkarren arteko bestelako harremanak sortzeko, auzoa eta auzoko giroa indartzeko, beste modukoa egiteko”.

Oraindik taldean ez dagoen baina sartu nahi duen Santa Klarako bizilagunei, balkoi edo leihotik beste auzotarrei galdetzeko esan du Vesgak, “taldean sartzeko aukera dute horrela”.

Gaur 20:00etan hutsik egin gabe txalotuko dituzte osasungintzako profesionalak Santa Klara kalean ere, eta ondoren, duten onena jarriko dute kantuan.

Erlazionatutako edukiaElkar zaintzeko saretu da Gaztaño
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.