Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Txarrenean onena erakusten ari dira

8.000 dei egin dituzte guztira sare horrekin bat egitea erabaki duten 426 boluntarioek, adineko herritarrei zer moduz diren eta zein behar dituzten galdetzeko.

Enara Alfonso boluntarioa da Zaintza Sare Komunitarioan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/03/24

Txarrenean onena erakusteko unea zela esan zuen pasa den astean Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak, eta zalantzarik ez da bazekiela zertaz ari zen hitz egiten, ezagutzen duela, alegia, hura gidatzeko aukeratu duen komunitatea. Horixe egiten ari dira herritarrak, txarrenean onena erakutsi.  Pasa den astean jarri zuen martxan udalak Zaintza Sare Komunitarioa eta astebeteko epean, sare hori Errenteria-Oreretan bizi diren 70 urtetik gorako eta bakarrik bizi diren 60 eta 69 urte arteko herritar guztiekin harremanetan jarri da.

8.000 dei egin dituzte guztira sare horrekin bat egitea erabaki duten 426 boluntarioek, adineko herritarrei zer moduz diren eta zein behar dituzten galdetzeko. Dei horietan jasotako datuen arabera, gainera, haien egoeraren gaineko diagnostikoa ere egin du udalak. Esker ona azaldu die boluntario guztiei, eta zorionak eman egiten ari diren lanarengatik. Lan handia ez da, telefono deiak egiten dituzte, handitasuna, baina, alde humanoan du, eskuzabaltasunean, erakusten duen komunitatearekiko konpromisoan; lortu duten saretzea bera  da handia.

Otaegik bideoa bat zabaldu du esker ona azaltzeko lanean ari diren boluntario horiei eta zoriontzeko. Hiru oinarri jarri dikzio sarearen iniziatibari, horien gainean eraiki delako: Elkartasuna, komunitatea eta elkarlana. Elkartasuna, alkatearen hitzetan, izugarria zian delako lehen unetik iniziatibak izan duen erantzuna, asko izan direlako boluntario izateko prest azaldu direnak; komunitatea, iniziatiba martxan jarri zenetik 8.000 dei egin dizutelako boluntarioek, zaurgarrienak direnei zer moduz dauden eta zein behar dituzten galdetzeko. Dei horietan jasotakoarekin diagnostikoa ere egin du udalak, eta dagoeneko ari dira zsarearen bidez elikagaiak eta botikak iritsarazten etxeetara, baina ari dira materialak ez diren bestelako beharrak asetzen ere, “deien jarraipena egiten ari dira boluntarioak beldurra edota bakardadea adierazi dieten herrikideei sustengua eta babesa emateko”.

Lankidetza, hori ere ezinbesteko aldagaia sare komunitarioan. Erronka handia du udalak adinekoei behar bezala erantzuteko, haien beharrak, dena direlakoak, asetzeko, “erronka horri erantzuteko gai izan bagara, udal langileen, babes zibileko kideen eta boluntarioen sarea artikulatzeko gai izan garelako izan da”.

Harro eta pozik azaldu da azkenik alkatea, “komunitate honetako kidea naizelako, txarrenean onena erakusten ari garelako. Konfinamendua ez da amitu, luzatu egin da, eta sare ikaragarri honi esker, artikulatu dugun guztiari esker, gai izango gara orain arte identifikatu diren beharrei, zein aurrerantzean identifikatuko direnei erantzuteko. Zorionak eta mila esker”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.