Hondakin bilketa berezia, gaixo edo koarentenan daudenentzako
Koronabirusa jaso dutenek Udaltzaingora abisatu beharko dute, bilketa berezia egin diezaieten. Errefusa modu berezian jaso beharko dute.
Covid-19 birusak hondakin bilketan ere bai izango du eragina. Zehazki, gaixotasuna pairatzen ari direnek edo berrogeialdian daudenek beren ohitura aldatu beharko dituzte, eta bilketa berezia egiteko eskatu, gaixotasuna ahal bezain beste isolatzeko.
Oiartzungo Udaltzaingora deitu beharko dute (943 49 33 11) beraien egoeraren berri emateko. Udalak bueltan deituko die, jarraitu beharko duten prozedura zein izango den jakinarazteko.
Beste inor arriskuan ez jartzeko, honako urratsak jarraitu beharko dituzte kutsatuta edo berrogeialdian daudenek:
- Gelan hondakin guztiak poltsa hermetiko batean sartu.
- Gelatik atera aurretik, poltsa hori itxi eta beste poltsa batean sartu.
- Azkenik, gainontzeko errefusaren poltsan sartu, eta dagokion tokira atera.
Gainontzeko herritarrek hondakinak ohi bezala atera beharko dituzte, frakzio bakoitza dagokion egunean.