Soilik barazkiak jasotzera joan daitezke erabiltzaileak Baratze Parkera
Koronabirusak eragindako larrialdi egoera dela-eta Baratze Parkearen inguruko prebentzio neurriak argitaratu ditu udalak.
Covid-19 birusak eragindako osasun krisia dela eta, Lezoko Udalak Baratze Parkeari dagozkion prebentzio neurrien inguruko bandoa kaleratu du gaur goizean. Horren arabera, partzeletako erabiltzaileek barazkiak jasotzera joateko baimena dute, elikagaiak ustel ez daitezen, baina ezingo dute landaketa berririk egin udalak besterik jakinarazi bitartean.
Neurri horiez gain, lanabesak gordetzeko etxola zein aterpea erabiltzea debekatu du, baita baratze artetik paseatzea ere.