Haserre Eguna antolatu du bihar gehiengo sindikalak langileen bizitza erdigunean jar dezatela eskatzeko Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari, eta Confebask eta CEN patronalei. Oinarrizkoak ez diren jarduerak bertan behera uzteko eskatzen ari dira azken asteotan sindikatuak.
Gizarte eta Ongizate zinegotziak osasun egoerari buruzko adierazpenak egin ditu, herrian zein eragin duen nabarmentzeko.
Planetaren ordua egingo dute larunbatean WWF erakundeak deituta eta ordubetez etxeko argiak iztaltzera deitu dute klima aldaketaren aurka.
Aurrez aurreko kontsultak bertan behera geratu dira. Langileek telefonoz artatzen dituzte pazienteak, eta bakarrik larrialdietan joatea eskatu dute.
Gurutze Gorriaren ekarpenari esker udalaren 010 telefono zenbakia asteburu eta jaiegunetan ere martxan izango da.
Administrazioak eredu agroindustraialren alde egin duela argi utzi du Zituene Pasta Obradore Kooperatiboko Ainara Retegiren ustez, txikien eta bestelako eredu bat eskaintzen dutenen kaltetan.
Koronabirusak eragindako larrialdi egoera dela-eta Baratze Parkearen inguruko prebentzio neurriak argitaratu ditu udalak.
Koronabirus garaiko konfinamenduan ohitura osasungarriak sustatzeko asmoz, Eskola Kirola Etxean egitasmoaren alde agertu da Lezoko Udala.
Oiartzun Aurrea dinamikaren barruan, laugarren erronka bota dute. Onintza Etxebestek gonbitea luzatu die oiartzuarrei, plano bat marraz dezaten.
Atzoko datuen arabera, zortzi pertsonatan hazi egin da koronabirusagatik gaixo direnen kopurua Oarsoaldean. Errenterian eta Pasaian izan da hazkundea.
Udalak hartutako behin-behineko erabakia da, koronabirus izurriteak eragindako zailtasun ekonomiko eta administratiboak arintzeko.
Antxon bizi edota lan egiten duten osasun arloko profesionalen eskariari jarraiki, Usozko eremuan aparkatzea baimendu du Pasaiako Udalak, zailtasunak baitituzte herrian aparkalekua topatzeko.
Lezoko Udalak datozen egunetan ez ditu banatuko poltsa konpostagarriak. Edukiontziak irekita izango dira, giltzarik gabe erabil daitezke.