E-bookak eta filmak mailega daitezke Manuel Lekuona bibliotekan
Aurrez aurreko harrera etenda baldin badago ere, liburu digitalak mailegatzeko zerbitzua martxan dago. Filmak ere eska daitzeke, bazkide izanez gero.
Berrogeialdia hainbat gauzetarako balia daiteke, dena ongi joanez gero. Adibidez, formatzeko edota irakurketari eskaintzeko. Horregatik, Manuel Lekuona bibliotekak zerbitzu batzuk ematen jarraitzen du.
Aurrez aurreko zerbitzua etenda dago, beste udal zerbitzuetan bezala, eta ezin dira liburu fisikoak etxera eraman. Hala ere, nabarmendu dute e-booken mailegu zerbitzua indarrean dagoela. Horretarako, eliburutegia.euskadi.eus zerbitzua erabili beharko da.
Webgune horretan, Oiartzungo liburutegiko bazkideei erabiltzaile datuak eta pasahitza eskatuko dizkiete.
E-liburutegian filmak ikus daitezke. Datu horiez gain, e-posta helbidea ere eman beharko da. Aktibazioa Manuel Lekuona bibliotekan egingo dute.
Ohiko maileguen epea ere luzatu du bibliotekak. Maiatzaren 4ra arte izango da.
Harremana
E-bookak zein filmak mailegatzeko liburutegiko bazkide izan beharko da. Oraindik ez denak, egiteko aukera badu, larrialdiak irauten duen egunetan baita ere. Bazkide eta pasahitza ahaztu duenak ere bibliotekariari galde diezaioke.
Horretarako, e-posta bidez (bi aukera daude: hemen edo hemen), edo telefonoaren bitartez (943 49 38 64 zenbakian) jar daiteke harremanetan. Bibliotekako langileen nahia da etxeko egonaldia arintzen laguntzea.