Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

"Krisi honetan ere, betikoek galduko dugu"

Administrazioak eredu agroindustraialren alde egin duela argi utzi du Zituene Pasta Obradore Kooperatiboko Ainara Retegiren ustez, txikien eta bestelako eredu bat eskaintzen dutenen kaltetan.

Zituene.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/03/26

Gogor kolpatzen ari dira osasun krisia sektore gehienak. Larrialdi egoera honetan, krisi guztietan bezala, arrazoiak arrazoi, argi du Zituene Pasta Obradore Kooperatiboko Naiara Retegik “betikoek” galduko dutela, “eta betiko gutxi batzuk irabazi”. Elikaduraren sektorean ari da lanean, Iker Eizagirrerekin batera, pasta artisaua eta horrekin lotutakoak ekoizten Erdiko kalean duten lantegian. Retegiren ustez, administrazioa argi uzten ari da zein ereduren alde egiten duen, “hain suntsitzailea den eredu agroindustriala goraipatu eta hornikuntza bermatzeko gaitasuna duten bakartzat jotzen dituzte azalera handiko saltokiak”.

Bezero jaitsiera sumatu badute ere, aurrera egiten ari direla dio. Joan den astean, idatzia zabaldu zuten sare sozialetan. Txikiak, beste ekonomia eredua sustatzen dutenak direla kaltetuak krisietan salatu zuten bertan. Lan orduak murriztu dituzte berean, goizez ari dira, 10:00etatik 14:30era astelehenetik larunbatera, baina ez diote ekoizteari utziko.

Gainera, azpiegitura osoa gainontzeko proiektu agroekologiko txikien eskura jarri du Zituenek, “haien jarduera bermatu eta laguntzeko asmoz. Argi dago, saretzeak indartuko gaituela”. Idatzia, “amorrutik” egina dagoela aitortu du Retegik, “alarma hasi zenean supermerkatuak gainezka erakutsi zizkiguten komunikabideetan, ilara izugarriak. Beraiek ziurtatuta zutela, eta herritarrei ere bermatuko zigutela hornikuntza esan zigutenean, amorru apur bat sentitu nuen. Elikagaiez ari naiz, krisiak berak sistema agerian utziko duela nabarmena delako, neoliberalismoa. Mezua zen, ‘handiak dira salbatuko gaituztenak’. Azkenean, ez gara kontziente, herritarrak elikatzen dituena nekazaritza txikia dela. Gure kasuan agian ez da horrela, bai ordea, munduan”.

Harago jo du Retegik, eta hausnarketa bat proposatu, “oraintxe bertan, merkantziei mugak itxiko balizkiete, zer gertatuko litzateke? Hemen goseak hilko ginateke, elikaduraren %10era ere ez gara heltzen bertan ekoizten dugunarekin. Une hori iritsiko balitz ikusiko genuke nork duen gaitasuna elikatzeko”. Retegiren ustez, jendea herriko merkataritzara itzultzen ari da, “uste dut kontziente egiten ari dela jendea zein bizitza daukan herriko merkataritzak. Orain bizi dugun egoera honetan, bizitza soziala erosketa unean egiten ari gara. Etortzen direnean, saltzailearekin hitz egitea dute, eguneko albisteen gainean aritzen gara erosten duten bitartean, garai batean egiten zen bezala; hori ez dago supermerkatu handi batean”.

Zituenek, pasta fresko eta lehorra, betiko lasagna eta kaneloiak, eta kontserba batzuk ere eskaintzen ditu: tomatea eta pistoa kasu.

Beste proiektu agroekologikoei azpiegitura eskaini die Zituenek. Horren atzean, baserritar azokak ixteko hasierako erabakia zegoen, “absurdoa iruditu zitzaigun neurri hori. Supermerkatuak gainezka jendez, eta azoka txikiak ixteko agindu; nahikoa zigortuta badaude aurretik. Orain atzera egiten ari dira halako erabaki batzuetan”.

Une honetan Oreretako Kontsumo taldearen saskiak Zituenen bertan banatzen ari dira Eizagirre eta Retegi, “kalean egin beharrean banaketa, hemen egiten dugu; atzo goiz guztian zehar egin genuen banaketa taldekideen artean. Horretaz gain,  Zituenen zentralizatu ditugu proiektu agroekologiko batzuen arrautza eta ogiak”.

Osasun krisiak zein eragina izango duen kontsumo ereduaren gainean ez dakiela dio, “tartea badugu orain hausnarketa egiteko, eta itxaropena badut baina ez gehiegi. Sistemaren krisia nabarmen gelditzen ari da, osasungintza publikoa hor dago”. Krisi egoeran sortu diren sareak, gerora ere mantentzea nahiko lukeela esan du, “Baserriko plaza proiektua sortu dute, baserritarrak batzeko gunea; baserritarrek herritarrekin konektatzeko azpiegiturak behar ziren eta hori aukera bat da; gerora horiek mantenduko diren esperantza izan nahi dut. Elikadura burujabetza eta tokiko horniketa dira bidea”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.