Usozen aparkatu ahalko da alarma egoerak iraun bitartean
Antxon bizi edota lan egiten duten osasun arloko profesionalen eskariari jarraiki, Usozko eremuan aparkatzea baimendu du Pasaiako Udalak, zailtasunak baitituzte herrian aparkalekua topatzeko.
Usozko eremuan aparkatzea baimenduko du behin-behinean Pasaiako Udalak, alarma egoerak iraun bitartean. Antxon bizi edo lan egiten duten osasun arloko profesionalen eskaerari jarraiki hartu du erabakia udalak, zailtasunak baitituzte herrian bizkor aparkalekua topatzeko.
Hortaz, Usoz aparkaleku gisa egokituz, herriak dituen aparkalekuak areagotu nahi dituzte. Dena dela, edonork aparkatu ahalko du bertan. Usozko eremuan, Pasaia Lezo Lizeoaren patioa dago gaur egun eta osasun zentrotik metro eskasera dago.