Udalekuetan lan egiteko hezitzaileen bila ari dira
Uztailaren 1etik 30era bitartean izango dira udalekuak. Curriculumak jasotzen ari dira, eta begirale titulua izan beharko da, besteak beste.
Uztailaren 1etik 30era bitartean izango dira udalekuak. Haurrek izena emateko epea zabalik dago, eta orain hezitzaile bila ari dira.
Lan egin nahi dutenek begirale titulua izan beharko dute, baita Euskararen Gaitasun Agiria edo baliokide bat. Hezkuntza, psikologia edo gizarte ikasketak eduki beharko dituzte baita ere. Horrez gain, beste bi alor baloratuko dituzte: sorosle titulua edukitzea eta hezkidetzako formazioa izatea.
Lan egiteko interesa dutenek beren curriculumak e-posta bidez bidali beharko dituzte.