Covid-19ak gaixotutako hamar lagun gehiago Oarsoaldean
Lezon izan ezik, gainontzeko hiru herrietan gora egin dute kasuek. Errenteria-Oreretan azaldu dira kasu berri gehien: sei.
Egunero bezala, Osasun Sailak gaur eguerdian eman ditu koronabirusaren gaineko datu zehatzak herriz herri. Atzoko 20:00ak arte kontatutako kasu berriak dira. Informazio horren arabera, gora egin du Covid-19arekin gaixotutako lagunen kopuruak Oarsoaldean. Errenteria-Oreretan izan dira kasu gehienak, sei berri. Pasaian hiru positibo berri zenbatu dituzte, eta Oiartzunen bat. Lezok berdin mantentzen du kopurua.
Osasun larrialdia hasi zenetik, guztira, 85 kasu zenbatu dituzte Oarsoaldean.
Azken txosten horren arabera, hauek dira herriz herrikako datuak Oarsoaldean; parentesi artean hilaren 27an jasotakoekiko aldea.
- Errenteria-Orereta: 47 (+6).
- Pasaia: 26 (+3).
- Oiartzun: 9 (+1).
- Lezo: 5 (=).
Txostena hemen.