Adinekoen beharrak aztertzeko online seminarioa egingo da ostegunean
'Zahartzaroa, beharrak eta aukerak' online seminarioa antolatu du Oarsoaldea Garapen agentziak. Bizipoz kooperatibako Beatriz Santamaria eta Eider Etxeberria ekintzaileek seminarioan parte hartuko dute.
Herritarrak etxean konfinatuta izan arren eta sektore produktibo asko etenda, jakintzak ez du zertan gelditu behar. Oarsoaldea Garapen Agentziak doako ‘webinario’ —online seminarioa— interesgarria antolatu du apirilaren 2rako (osteguna) . Zahartzaroa, beharrak eta aukerak seminarioan, 55 urtetik gorako pertsonen beharrak aztertuko dituzte, ekintzailetza esperientzien berri emanez.
Populazioaren gehiengoa zahartzen ari den heinean, ekonomia ere egoera berrira moldatu beharko da. Eredu horri, zilarrezko ekonomia deritzo. Ekonomia eredu aldaketa honek, ia sektore guztiei eragingo die; osasungintzari, elikadurari, aisialdiari ala garraioari besteak beste. Hori dela eta, zilarrezko ekonomiari egokituz, jarduera ekonomiko eta enplegu berriak sortu daitezkeela uste dute antolatzaileek.
Seminario, BiziPoz kooperatibako Beatriz Santamaria eta Eider Etxebarriak parte hartuko dute. Forbes aldizkariak 2018ko 30 under 30 zerrendan kokatu zituen biak. Nahi duenak ikastaroan izena eman dezake honako webgunean. Oarsoaldea Ekintzailea proiektuaren barruan antolatutako seminarioa izango da osteguneko, hain zuzen ere ekintzailetza ekonomikoa sustatzeko eskualdean.