Gaur hasi da kanpaina, autolikidazio proposamena ikusteko aukerarekin. Eskatu dute ogasunari euskaraz harremana egiteko eskatzea, hartara beti hizkuntza horretan aritzeko.
Olga Leibar Feminismo zinegotziak ziurtatu du udalak indarkeria matxistaren kontrako lanean jarraitzen duela, eta salatzen jarraitzea garrantzitsua dela.
Konfinamendua zaila da askorentzat, etxetik ezin ateratzeak erabat mugatu dielako bizimodua, beste kasu batzuetan zaila izatearekin batera amesgaizto ere bilaka daiteke. Indarkeria matxista sufritzen duten emakumeen kasua da.
Proposamenak jasotzeko epea, apirilaren 30era arte luzatu dute, eta formulario bidez jasoko dituzte.
HITZA-ri Errenteriako Udalak jakinarazi dionez, beraiek ez dute inolako informaziorik jaso, beraz, dirudienez, beste leku baterako bidean pasa dira bertatik.
Ane Narbartek origamiak egitera gonbidatu ditu oiartzuarrak. Asteburua, #kaskazuritxalentx egin dute, bertsolaritza oinarri hartuta.
'Zahartzaroa, beharrak eta aukerak' online seminarioa antolatu du Oarsoaldea Garapen agentziak. Bizipoz kooperatibako Beatriz Santamaria eta Eider Etxeberria ekintzaileek seminarioan parte hartuko dute.
Apaldu egin da azken orduetan koronabirus gaixoen hazkundea Oarsoaldean. Pasaian hiru kasu gehiago daude, eta Errenteria-Oreretan bakarra.