Apaldu egin da azken orduetan koronabirus gaixoen hazkundea Oarsoaldean
Apaldu egin da azken orduetan koronabirus gaixoen hazkundea Oarsoaldean. Pasaian hiru kasu gehiago daude, eta Errenteria-Oreretan bakarra.
Egunero bezala, Osasun Sailak gaur eguerdian eman ditu koronabirusaren gaineko datu zehatzak herriz herri. Atzoko (martxoak 29) 20:00ak arte kontatutako kasuak dira, denera. datu horien arabera, azken egunetan baino apalagp, baina gora egin dute kasuek: Errenteria-Oreretan gaixo bat gehiago antzeman dute azken orduetan, eta Pasaian beste hiru. Oiartzunen eta Lezon berdin mantendu da krisia hasi zenetik jaso diren kasuen zenbatekoa
Osasun larrialdia hasi zenetik, guztira, 91 kasu zenbatu dituzte Oarsoaldean.
Azken txosten horren arabera, hauek dira herriz herrikako datuak Oarsoaldean; parentesi artean hilaren 28an jasotakoekiko aldea.
- Errenteria-Orereta: 48 (+1).
- Pasaia: 29 (+3).
- Oiartzun: 9 (=).
- Lezo: 5 (=).
Grafika honetan, hilaren 18tik jaso diren datuen segida.
Jarraian dagoen estekan, Osasun Sailak gaur eman dituen datuak, txostenean.