Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Maskarak egiteko irabazi asmorik gabeko taldea sortu dute Oarsoaldean

Lezon jaiotako 'Maskarilla Solidarioak Oarsoaldea' egitasmoak boluntarioak bilduko ditu maskarak egiteko eta gehien behar dituztenei doan banatzeko. Prozesua zatika banatuko dute, norberaren aukeren arabera.

Osasun arloko profesionalen eskariari jarraiki, maskara kirurgikoak lehenetsiko dituzte. Irudia: 'Maskarilla Solidarioak Oarsoaldea'.
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2020/03/30

Maskarak egiteko eta gehien behar dituzten kolektiboei doan banatzeko, ‘Maskarilla Solidarioak Oarsoaldea’ talde boluntarioa sortzen ari dira. Horixe da jostea zaletasun duten Lezoko pertsona talde baten ekarpena larrialdi sanitarioari aurre egiteko. Nahi duenak haiekin bat egin dezake. Elkartasun herrikoitik jaiotako irabazi asmorik gabeko egitasmoa da eta datozen egunetan prozesu guztia lotzen eta zehazten jardungo dute.

Maskarak benetan behar dituzten sektoreengana iritsi nahi dute, bereziki “sistemaren zutabe diren emakume ikusezinengana”.

Taldearen sortzaileek egin beharreko maskarei buruzko hainbat zehaztapen eman dituzte. Maskara kirurgikoak dira egin beharrekoak. Osasun arloko profesionalek eskatutakoaren arabera, mota jakin bateko maskarak egitea lehenetsi dute. %100ean kotoizkoak izan beharko dute eta iragazki gisa funtzionatuko duen oihal plastifikatu bat eduki beharko dute, izerdia pasatzen uzteko gai izango dena. Plastikozko oihalik ez duten jostunek, irekidura bat utzi beharko dute, maskararen erabiltzaileak filtroa jar dezan.

Iragazkiak egunero bota beharko dira eta ura eta xaboiarekin garbitu, 65 gradutik gora. Irizpide horiek betez gero, maskarek kutsatzeak erdira murritz ditzaketela diote profesionalek. Beste hainbat irizpide eman dizkiete osasun arloko langileek boluntario eta erabiltzaileei; maskarak ez ukitzea erabiltzen diren bitartean eta ukitzekotan, eskuak berehala garbitzea ur eta xaboiarekin. Ahal izatekotan, betaurrekoak ere jartzea gomendatu dute.

Oarsoaldean garatzen ari den egitasmoa izan arren, saretzeko helburuarekin jaio da. Gasteizen lan berdina egiten ari den talde baten aholkuei jarraiki, dagoeneko harremanetan jarri dira inguruko hainbat eragile publiko eta pribaturekin, baita gizabanakoekin ere.

‘Maskarilla Solidarioak Oarsoaldea’-k lan prozesua arloka banatu du, boluntarioek haien gaitasunaren arabera bat aukera dezaten. Arloak, eskaera, dohaintzak, jostea, jasotzea eta banatzea izango dira. Gaur-gaurkoz, logistika eta banaketan dituzte arazo gehien, ezarrita dauden mugikortasun murrizketak direla eta. 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.