Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Eneritz Arbelaitz: "Krisitik atera eta erabakiak hartzerakoan, perspektiba izango da gakoa"

Alkateorde eta Ingurumen eta Landa Lur zinegotziak hainbat gai izan ditu hizpide, hala nola udalaren funtzionamendua, ingurumena, merkataritza edo etorkizuna.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/04/01
eneritz arbelaitz

Eneritz Arbelaitz alkateorde eta Ingurumen eta Landa Lur sailaren arduraduna.

Eneritz Arbelaitz alkateorde eta Ingurumen eta Landa Lur zinegotziak  ere errepasoa eman dio osasun larrialdiak sortutako egoerari. Azaldu duenez, Covid-19ak sortutako egoeraren aurrean, Oiartzungo Udalak “ezjakintasun pixka bat” badauka, zerbait ezezaguna delako, baina bi asteren ondoren, udaleko egoera finkatuago dago.

“Segurtasun neurriak eta lehentasunak zeintzuk diren badakizkigu, eta horren arabera ari gara lanean, bai Udal barruan eta baita herritarrei begira ere”, gaineratu du Arbelaitzek.

Langileentzako segurtasun neurriei dagokienez, alkateordeak onartu du zaila izan dutela behar bezain beste material lortzea, eskaria handia baita. “Udal zerbitzu batzuek ezinbestean lan egin behar dute eta babes neurriak behar dituzte. Adibidez, udaltzaingoak edota etxez etxeko zerbitzuak. Nahi eta nahi ez behar ditugu baliabide horiek. Neurri hauekin lortu behar dugu birusa ez hedatzea, alde batetik gure langileak babestuz eta era berean gure herritarrak ere babestuz”, zehaztu du.

Uste du lehendabizi langileen osasuna bermatu behar dela, hori dela lehentasuna, eta ondoren datorrela lana egitearena. Kasu horretan, telelana sustatu dutela nabarmendu du.

Oiartzun Aurrea

Egoera berezi honetan sortu da Oiartzun Aurrea herri dinamika. Konfinamendua bera dekretatu aurretik hasi ziren herritarrak eta eragileak saretzen. Herriko eragileen eta udalaren arteko koordinazio talde bat sortu zen hasieran, eta ondoren etorri ziren azpitaldeak.

“Bolondres sarea alde batetik, aisialdiaren beste talde bat, psikologoena… Ideia asko ari dira ateratzen, eta ehundik gora herritarrek eman dute izena bolondres sarean. Ikaragarria da”, nabarmendu du.

Sare horretan izena eman ez duten beste batzuk ari dira ondokoaz kezkatzen, edo laguntzen, edo Biyurrienekoak bezala, aisia betetzeko proposamenak egiten. Arbelaitzen esanetan, mugimendu handia duen herria da Oiartzun, eta beste modu batera bada ere, ari direla herrilanean: “Bizi dugun gizarte eredu hau iraultzeko alternatibak zabaltzen, komunitatea egiten, iraultza egiten jarraitzen dute”.

Bakoitza bere etxean egon arren, lana era kolektibo batean egiten ari dela adierazi du, eta gerora erabiliko diren tresnak sortzen ari direla, Oiartzun Aurrearen bloga bezalakoak.

Kale garbiketa eta hondakinak

Kale garbiketa ere hizpide izan du zinegotziak. Berrantolatu egin dela jakinarazi du, jende gutxiago dagoelako kalean, eta garbiago dagoelako. Horrela, Petra Lekuona eta anbulatorioko atariak desinfektatzen dituzte udaleko langileek, egunero.

Ildo horretan, gogorarazi du martxoko azkeneko astean Ingurumen Astea egitekoak zirela, eta kalearen garbitasuna gai nagusia izango zela. “Plazan kaiola bat jarri nahi genuen, jendeak ikus zezan lurrera zer botatzen dugun. Ekimen hau azkenean ezin izan dugu egin, baina beste gauza bat ari gara ikusten: jendea etxean dagoenean kalea garbi dagoela”. Hausnarketara deitu du.

Ingurumenaren arloarekin jarraituz, klima aldaketa zein Zaldibarko hondamendia gogorarazi ditu, eta horretatik guztitik ikasi beharko dela. 

Hein berean, esan du Oiartzun Aurrearen blogean partekatuta daudela Ingurumen Astean jorratuko ziren hainbat gai.

Hondakinen bilketan aldaketak egon dira. Pertsonalizatua izaten ari da, eta norbait kutsatuta badago, edo kutsatuta dagoela uste badu, udaltzainei deitu behar die (943 49 33 11).

Oinarrizko hondakinak jasotzen ari dira, eta altzarien bilketa, esaterako, bertan behera geratu da. Garbiguneak ere itxita daude.

Garraioa eta merkatariak

Xorrola zein taxibusak guxieneko zerbitzuak ematen dituzte, asteko erosketak edo farmaziara joan behar dutenen mugikortasuna bermatzeko. Autobusa Arraguatik ateratzen da, orduro, ’10etan. Taxibusari, berriz, deitu egin behar zaiola gogorarazi du Arbelaitzek (943 49 14 74).

Herrian badira itxi behar izan duten dendak, udalak eta egoera kontuan hartu beharko duela jakinarazi du. Eta irekita daudenak ere babestu behar direla azaldu du: “Hasieratik, beraien babes neurriek kezkatu gaituzte. Distantziak errespetatzeko laguntza eskaini diegu. Bestalde, erosketak egitera doazenei gomendatzen diegu etxetik gertuen duten dendara joateko, eta egun askotarako erosketa egiteko”.

Lurbizi eta etorkizuna

Lehen sektoreko ekoizleak laguntzea helburu duen Lurbizi egitasmoa ez dela eten azaldu du Arbelaitzek: “Ekoizleei ere eragiten die honek guztiak. Zuzeneko salmenta murriztu da eta askoren sostengua hori da. Oiartzunen ditugun kontsumo taldeak oraingoz martxan daude, baina ikusiko dugu orokorrean ekoizleei nola eragiten dien krisi honek. Krisialdi honetatik ateratzen garenean zein ikuspegirekin hartzen diren erabakiak gakoa izango da”.

Krisitik ateratzean, gakoa lehen sektorea, merkatari txikiak zein tokiko ereduak sustatzea izango dela uste du. 

Aurrera begira jarraituz, egoeraren zeharkako ondorioei aurre egiteko hainbat erabaki hartu beharko dituztela badaki: “Adibidez, zerga egutegia aztertzen ari gara, gizarte zerbitzuetatik laguntzak bideratzen… Egoera latza bizitzen ari diren herritarrak daude eta egoera okertuko zaienak ere egongo dira”.

Osasun krisiaren ondoren beste mota batzuetako krisiak etorriko direla uste du, eta horiei aurre egitea perspektiba kontua izango dela gaineratu. “Gure lehentasuna egoera gogorrak bizitzen ari direnei laguntzea izango da eta horretarako bitartekoak jartzea. Aurrerago honen guztiaren inguruko informazioa zabalduko dugu”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.