Autobusen maiztasuna murriztuko du udalak larunbatetik
Aldaketa, lineen benetako erabilgarritasuna eta dekretu berria argitaratu zenetik jasotako erabilera datuetan oinarrituta ezarri duela esan du udalak.
Pasa den martxoaren 16an murriztu egin ziren herriko autobus zerbitzuen linea guztien maiztasuna, anbulatorioei zerbitzua ematen dien linearena izan ezik.
Larunbatetik (hilak 4) aurrera murrizketa zorrotzagoa izango dela jakinarazi du udalak, martxoaren 30eko dekretu berriaren ondorioz. Hiri eremuko garraioek zerbitzua murriztu eta maiztasunak asteburuetakoen antzekoak izan behar direla dio.
Aldaketa, lineen benetako erabilgarritasuna eta dekretu berria argitaratu zenetik jasotako erabilera datuetan oinarrituta ezarri duela esan du udalak. Ondoko irudietan, autobus lineen ordutegi berria.