2020/4/2

Konfinamendu neurri zorrotzenak bete behar direla esan du EH Bilduk

Konfinamendua nola edo hala arintzeko hainbat eskaera ezin dituela babeste esan du koalizioak. Kutsatutakoen kurba jaistean baloratuko duela esan du.

edurne saizar

Edurne Saizarrek kontzertuak emango ditu ostiraletan

Etxealdiak iraun bitartean kontzertuak emango ditu, Youtube plataformaren bitartez. Biharko kontzertuaren esteka prest dauka.

lonja, san pedro, lanak, portua

Lonjan segurtasun berme guztiak betetzen ari dira Portu Agintaritzaren arabera

Koronabirus izurriteak eragindako salbuespenezko egoera dela eta, segurtasun protokoloak egokitu dira eta lonjako erabiltzaile guztiei babeserako bitartekoak banatu zaizkiela ziurtatu du PPAk.

Errenta aitorpena euskaraz egiteak saria izango du

2019ko errenta aitorpena egiteko epea zabalik da, eta Errenteria, Pasaia, Lezo eta Oiartzungo udalek zergadun guztiak aitorpena euskaraz egitera deitu dituzte.

kzgunea konfinamendua oiartzun

Internet bidez prozedurak egiteko arazoak dituztenei lagunduko die KZguneak

Teknologiaren erabileran zalantzak edota arazoak dituztenentzako kontsulta zerbitzua martxan egongo dela jakinarazi du KZguneak.

parkea

Oiartzuar talde bat sinadurak biltzen hasi da, haurrak atera daitezen eskatuz

Change.org plataformaren bitartez, konfinamendu egoera honetan haurrak kontuan hartzeko eskatu dute, arduraz kalera ateratzeko.

osaba otso

[Bideoa] Lur Kortak 'Osaba Otso' ipuina partekatu du Interneten

Ipuin kontalariak ipuin kontaketa digitala egin du, Manuel Lekuona bibliotekak gonbidatuta. Youtuben ikus daitezke ipuin kontaketa.

Arnas gaixotasunen arretarako hiru erreferentzia zentro gurean

Erreferentzia zentroa presentzialki baloratzea behar duten pazienteei begirakoa da, "fisikoki aztertu behar ditugun pazienteentzako da". Ahal dela telefono bidez ari dira artatzen pazienteak, eta presentziala ezinbestekoa den kasuetan baino ez dute egiten.

antzerkitxalentx

Etxeko egongela antzoki bihurtuko da erronka berrian

Oiartzun Aurreak dinamizatutako 'txalentx'-etan Lur Kortaren txanda izan da. Antzerkia egiteko gonbita luzatu du... modu berezian.

Haur eta Gazteen Literaturaren Egunean, ez ahaztu eLiburutegia erabiltzeaz

Mugarik gabe ateak itxi badituzte ere, haurrei zuzendutako liburuen egunean eLiburutegia online zerbitzua erabiltzeko gonbita luzatu diete Pasaiako liburutegiek herritarrei.

Txoriak txori, heroi guztien alde

Gaztañoko auzotarrak, osasun larrialdi garaian agertoki bihurtu diren balkoi eta leihoetara ateratzera deitu dituzte, eta abestera, larunbatean.

Oso gutxi, baina koronabirus kasuak gora Oarsoaldean

Oso gutxi baina koronabirus kasuak gora Oarsoaldean. Errenteria-Oreretan bi gehiago izan dira azken orduetan, eta Pasaian eta Lezon bana.

Autobusen maiztasuna murriztuko du udalak larunbatetik

Aldaketa, lineen benetako erabilgarritasuna eta dekretu berria  argitaratu zenetik jasotako erabilera datuetan oinarrituta ezarri duela esan du udalak.

Osasun krisiari eta krisi ekonomikoari aurre egiteko elkarlanera deitu du EAJk

Batzorde informatiboak eta osoko bilkurak etenda badira ere, udal taldeek lanean jarraitzen dutela esan du EAJk eta astelehenean bertan bozeramaileen batzarra egin zutela.

Gehiago