Autobusen maiztasuna murriztuko du udalak larunbatetik

Aldaketa, lineen benetako erabilgarritasuna eta dekretu berria  argitaratu zenetik jasotako erabilera datuetan oinarrituta ezarri duela esan du udalak.

Autobus zerbitua Gaztañora helduko da asteazkenetik aurrera.

Pasa den martxoaren 16an murriztu egin ziren herriko autobus zerbitzuen linea guztien maiztasuna, anbulatorioei zerbitzua ematen dien linearena izan ezik.

Larunbatetik (hilak 4) aurrera murrizketa zorrotzagoa izango dela jakinarazi du udalak, martxoaren 30eko dekretu berriaren ondorioz.  Hiri eremuko garraioek zerbitzua murriztu eta maiztasunak asteburuetakoen antzekoak izan behar direla dio.

Aldaketa, lineen benetako erabilgarritasuna eta dekretu berria  argitaratu zenetik jasotako erabilera datuetan oinarrituta ezarri duela esan du udalak. Ondoko irudietan, autobus lineen ordutegi berria.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.