Osasun krisiari eta krisi ekonomikoari aurre egiteko elkarlanera deitu du EAJk
Batzorde informatiboak eta osoko bilkurak etenda badira ere, udal taldeek lanean jarraitzen dutela esan du EAJk eta astelehenean bertan bozeramaileen batzarra egin zutela.
Covid-19ak eragin duen osasun larrialdia eta horrek ekarri duen krisi ekonomikoari aurre egiteko gakoa elkarlana dela esan du EAJk komunikabideetara helarazitako prentsa ohar baten bidez. Batzorde informatiboak eta osoko bilkurak etenda badira ere, udal taldeek lanean jarraitzen dutela esan du EAJk eta astelehenean bertan bozeramaileen batzarra egin zutela: “Gai nagusiak Covid-19a eta eragiten ari den krisia izan ziren. Krisiaren jarraipena egiten ari gara udal taldeak, eta guztien artean krisiari aurre egiteko neurriak lantzeko konpromisoa dugu”.
Osasun larrialdia Errenteriako jarduera ekonomikoan gogor eragiten ari dela esan du alderdi jeltzaleak, “bereziki, merkatari, ostalari, autonomo eta enpresa txikietan, eta juste dugu udalak badituela tresnak eragin ekonomiko hori arintzeko; horiek ahalik eta egokien aktibatzeko talde guztien arteko elkarlanaren aldeko apustua egin dugu”.
Hori egin duen deia, elkarlanean aritzekoa, “elkarrekin lan eginda aterako baikara krisi honetatik”. Amaitzeko, eskerrak eman dizkie EAJk errenteriarrei konfinamendu une gogor hauetan egiten ari diren esfortzuagatik, baita Covid-19aren aurka lehen lerroan ari diren pertsona guztiei, eta Covid-19aren eragina zuzenean pairatzen ari direnei eta horien senideei babes eta elkartasun guztia helarazi die-