Errenta aitorpena euskaraz egiteak saria izango du
2019ko errenta aitorpena egiteko epea zabalik da, eta Errenteria, Pasaia, Lezo eta Oiartzungo udalek zergadun guztiak aitorpena euskaraz egitera deitu dituzte.
2019ko errenta aitorpena egiteko epea zabalik da, eta Errenteria, Pasaia, Lezo eta Oiartzungo udalek zergadun guztiak aitorpena euskaraz egitera deitu dituzte. Gipuzkoako Foru Ogasunetik bidalitako autolikidazio proposamena onartzeko garaian euskaraz egin daiteke, baita aitorpena internetez edota modu mekanizatuan ogasunaren bulegoetan aurrez aurre egiteko garaian ere.
Aitorpena euskaraz egitea urrats bat gehiago dela ogasunarekin eta finean, administrazio publikoarekin harremana euskaraz izateko esan dute lau udalek, eta nabarmendu, urtez urte gero eta gehiago direla errenta aitorpena euskaraz egiten duten herritarrak.
Errenta aitorpena euskaraz egiten duten zergadunen artean ere, bi lagunentzako otordu goxoa zozkatuko dute herri bakoitzean. Zozketan parte hartzeko hiru bide daude: whatsapp bidez zabalduko den drive formularioa betetzea; web orriko formularioa betetzea (apirilaren 6tik aurrera, Oarsoarrak-en webgunean); alerta egoera eta etxeratze agindua amaitzean leku publikoetan jarriko diren boletoak bete eta entregatzea.