Oso gutxi, baina koronabirus kasuak gora Oarsoaldean
Oso gutxi baina koronabirus kasuak gora Oarsoaldean. Errenteria-Oreretan bi gehiago izan dira azken orduetan, eta Pasaian eta Lezon bana.
Egunero bezala, Osasun Sailak gaur eguerdian eman ditu koronabirusaren gaineko datu zehatzak herriz herri. Atzoko (apirilak 1) 20:00ak arte kontatutako kasuak dira, denera. Kontuan hartu behar da datu horiek orain arte eman diren koronabirus datu konfirmatuen metaketa dela, martxoaren 18tik pilatzen joan direnak; litekeena da horietako batzuek jada senda-agiria jaso izana.
Atzoko datuen arabera, Errenteria-Oreretan bi positibo gehiago daude, eta bana Pasaian eta Lezon. Oiartzunen berean jarraitzen du infektatuen kopuruak.
Azken txosten horren arabera, hauek dira herriz herrikako datuak Oarsoaldean; parentesi artean martxoaren 31n jasotakoekin dagoen aldea.
- Errenteria-Orereta: 54 (+2).
- Pasaia: 31 (+1).
- Oiartzun: 10 (=).
- Lezo: 8 (+1).
Grafika honetan, hilaren 18tik jaso diren datuen segida.
Jarraian dagoen estekan, Osasun Sailak gaur eman dituen datuak, txostenean.