Txoriak txori, heroi guztien alde
Gaztañoko auzotarrak, osasun larrialdi garaian agertoki bihurtu diren balkoi eta leihoetara ateratzera deitu dituzte, eta abestera, larunbatean.
Erizain, garbitzaile, harakin, banatzaile, dendari, musikari, okin, psikologo, zaintzaile, tabernari, kamioilari, fruta saltzaile, postari, kazetari, irakasle, albaitari, baserritar, gidari… Horiei guztiengatik eta batez ere, etxeko txikien alde, erakusten ari diren pazientziarengatik, Txoriak Txori kanta abestuko dute larunbatean Gaztaño auzoan. Horiek guztiak dira heroiak finean, heroi anonimoak oinarrizkoak diren zerbitzuak eskaintzen jarraitu behar dutelako, etxean konfinaturik izan behar dutelako, elkartasuna erakusten dietelako ondokoei… Kantuz egingo dute haien alde, eta kantuz uxatuko dute, edo saiatuko dira behintzat, koronabirusaren mehatxua Gaztañotik.
Auzotarrak, osasun larrialdi garaian agertoki bihurtu diren balkoi eta leihoetara ateratzera deitu dituzte, eta abestera. Ez hori bakarrik, bideoa egitera ere deitu dituzte eta Gaztaño Bizirik whatsapp taldera bidaltzera, ondoren horiekin guztiekin bideoklipa egiteko.
Hitzordua Gaztañoko balkoi eta leihoetan, larunbatean, 18:00etan.
Balio beza, ondoko bideoak, Mikel Laboaren kanta ederra entseatzeko.