Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Don Boscon egindako maskarekin babestuta

Don Bosco Lanbide Heziketako Institutuak egin dituen 100 maskara jaso dituzte Errenteria-Oreretako merkatariek. Beste hainbeste eskatu dizkiote, eta iritsi zain dira.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/04/03

Don Bosco Lanbide Heziketako Institutuan maskarak egiten ari dira koronabirusak eragin duen osasun larrialdiari aurre egiteko. Jo eta su ari dira, Oarsoaldean beharra duten pertsonei helarazteko. Eskaerak web orrialdearen bidez egin behar dituzte interesdunek. Maskara horiek jaso dituztenen artean daude Errenteria-Oreretako merkatariak; beraiek ere oinarrizko zerbitzua eskaintzen ari dira eta orain babestuago egiten dute lan.

Errenkoaldeko Izaskun Calvok aipatu duenaren arabera, herriko merkatariekin oroitu ziren Don Bosco Institutuan maskarak egiten ari direnak, eta behar ote zituzten galdetu zieten, “Errenkoaldera deitu zuten horretarako, igandean izan zen. Astelehenean bertan zabaldu genien aukera merkatariei, elkarteko bazkide izan edo ez, eta jende mordoak eskatu zituen”. 100 maskara eskatu eta asteartean bertan jaso zituzten maskara horiek eta merkatarien artean banatu Errenkoaldeko kideek.

Orain beste hainbeste eskatu dituzte, “bigarren eskaera hori noiz iritsiko den ez dakigu, lanean ari dira etengabe eta jakin badakit Pasaiako merkatariek ere egin dietela eskaera. Lehenengo eskaera azkar jaso genuen eginak zituztelako. Beraiek kontatu digutenez, duten makina azkarrenak ordu eta erdi behar du arkua egiteko, eta besteak motelago doaz, hiru ordu edo behar dituzte, bikoitza. Erotzeko moduko eskaera zerrenda daukate”.

Eskertuta daude merkatariak, hala esan du Errenkoaldeko kideak, “keinu ikaragarria izan da eta oso eskertuta daude. Lanean ari dira egunero, eta maskarekin babestuago egongo dira koronabirusaren aurrean; beraientzat hori oso garrantzitsua da”. Esker ona adierazteko, argazkia atera zuten, maskarak soinean eta lanean diren bitartean hainbat merkatarik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.