Errauste planta itzaltzeko, sirena hotsak
Herritarrek kontzientzia hartu eta hondakinak kudeatzeko politika publikoak aldarazteko protesta zaratatsua antolatu dute igande eguerdian hasi eta konfinamendu egoera mantentzen den bitartean errepikatuko dena egunero-egunero.
Zubietako errauste planta abiarazte fasean dago, errendimendu osoan funtzionatzen hasi aurreko fasean. Herritarrek kontzientzia hartu eta hondakinak kudeatzeko politika publikoak aldarazteko protesta zaratatsua antolatu dute igande eguerdian hasi eta konfinamendu egoera mantentzen den bitartean errepikatuko dena egunero-egunero. Leiho eta balkoietara ateratzera deitu dituzte gipuzkoar denak eta sirena hotsez betetzera herrialdea errauste planta martxan ez jartzea eskatzeko. 12:00etan egin dute hitzordua eta bost minutuz, sirena hotsak entzungo dira dioxina eta toxikoen bonbardaketaren aurka.
Protesta hori, gainera, mantendu egingo dute egunero 12:00etan konfinamendu egoera mantentzen den bitartean. Protestarako, iniziatibaren deitzaileek, audio bat zabalduko dute sare sozialen bidez herritarrek sirena hori entzunarazi dezaten beren etxeetatik bafleekin.
Dioxina eta beste toxiko batzuengatiko osasun alerta da sirena hori, “Gipuzkoako errauste plantak, koronabirusarengatiko konfinamendu betean isurtzen dituenak”.
Protestaren deitzaileek pasa den martxoaren 31n grabatutako bideo bat zabaldu dute sare sozialetan, “errauste plantak egun horretan egin zituen isurketa itzelak ikus daitezke”.
OSASUN ALARMA DIOXINA ETA BESTELAKO TOXIKOENGAITIK, (Gipuzkoako erraustegiak isuriak)Apirilaren 5ean hasi eta konfinamenduak dirauen bitartean, egunero eguerdiko 12:00etan sirena hotsa ozen jar ezazu zure etxetik, osasuna eta bizitzaren alde.
Publicada por Gurasos en Viernes, 3 de abril de 2020