Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
AMAYA GEZALA HIBAIKA AEKO ENTRENATZAILEA

«Lau aste oso denbora gutxi da ETE liga behar bezala prestatzeko»

Arraun elkarteek ateak itxi dituzte eta arraunlariak etxera bidali dituzte. Etxean egindako lana koordinatzeaz eta talde sena eta motibazioa mantentzeaz arduratuko dira entrenatzaileak asteotan.

Hibaikako arraunlariak, iazko Kontxako estropadan
Errenteria-Orereta
2020/04/03

Amaya Gezala.

Duela hilabete eskas uretan eta fosoan egiten zutena etxean egin behar dute orain Hibaikako arraunlariek. Ez ohiko egoera honetan nola moldatzen ari diren azaldu dio HITZAri Amaya Gezala entrenatzaileak. ETE liga jokatuko dela uste du, baina hura prestatzeko izango duten denbora tartea kezkatzen du.

Nola ari zarete etxetik entrenatzen?

Guzti hau hasi zenean, protokolo bat egin genuen klubean entrenatzen jarraitu ahal izateko, baina jarduera guztiak bertan behera geratu zirenez, klubean zegoen material guztia arraunlarien artean banatu genuen. Norberak daukan materialarekin eta ahal duen bezala ari gara entrenatzen. Testuinguru honetan sekulako garrantzia du Mikel Odriozola prestatzaile fisikoaren lanak. Eskertzekoa da gu egoera berrira egokitzeko egiten ari den guztia.

Materiala behintzat eraman ahal izan duzue.

Batzuek dagoeneko etxean zituzten baliabideak erabiltzen dituzte, eta gainontzekoek utzitakoak eraman dute. Klubean ez ditugu denontzako ergometroak ezta bizikletak ere, eta txandakatzen ditugu.

Etxean entrenatu ala mantendu egiten da?

Saiatzen gara gutxienez orain arte lortu duguna ez galtzen. Baina ez da izaten beti erraza. Oso zaila da, adibidez, gimnasiorik gabe indarra lortzea edota potentzia puntu horiek igotzea. Hala ere, etxetik entrenatzea posible da; ergometroa etxean dutenek bereziki abantaila handia dute lanketa fisiko horri dagokionez.

Zeintzuk dira etxean entrenatzearen mugak?

Aipatu bezala, oso zaila da etxean eta baliabide gutxirekin indar gehiago lortzea. Horrekin batera, espazioa aipatuko nuke nik. Etxean espazio asko eta baliabideak dituztenek erraztasun gehiago izango dituzte saio osoagoak egiteko. Espazioa aipatuta, familiei eskerrak eman nahi dizkiet. Ez da erraza konfinatuta egotea entrenatzen jarraitu behar duen arraunlari batekin.

Elikadura gehiago zaindu behar dute arraunlariek?

Argi dago etxean egonda askoz ere kaloria gutxiago erretzen direla, eta ondorioz zertxobait gehiago zaindu behar garela. Dena dela, lasaitasunez hartu beharreko zerbait da elikadura, izan ere, askorentzat urduritasun iturri bilaka daiteke. Etxean konfinatuta egotea nahiko larria da, elikadurak eta entrenamenduak ezin dute izan urduriago jartzeko arrazoi.
Nola mantentzen zara harremanetan arraunlariekin?
Sare sozialek harremana mantentzeko aukera ematen digute. Baliabide digitalek eskaini ditzaketen aukerez ohartu naiz. Aurrekoan Mikelek —prestatzaile fisikoak— multibilera bat antolatu zigun. Gauza berriak ikasteko balio digu egoera honek.

Entrenamendua diseinatzean, zein irizpide ematen dizkiezu arraunlariei?

Aste osorako plan bat dugu, eta Mikel plan hori etxean dauden baliabideetara egokitzeaz arduratzen da. Pisuak altxatzeko aukerarik ez badute, ariketa hori ordezkatzeko beste bat bilatzen dugu. Baina oro har planak betikoa izaten jarraitzen du; denbora marka eta helburu jakin batzuk ditugu eta horien jarraipena egiten dugu.

Itxialdi honetan, fisikoaz gain, buruarentzat ere ona da entrenatzea, ezta?

Kirola egunero egiten dugunontzat guztiz terapeutikoa da. Ariketa fisikoa egitea egoera honetan den edonorentzat onuragarria izango da.

Asko falta da, baina zenbat denbora beharko zenukete ETE Liga behar bezala prestatzeko?

Larrialdi sanitarioak duen bilakaeraren arabera jakingo dugu. Estropadak egingo direla uste dut, ez dakidana da liga erregular oso bat egiteko emango duen ala ez. Beste liga batzuetan lau astez entrenatuta lehiari ekitea proposatzen ari dira. Nire ustez lau aste oso denbora gutxi da traineruan igo eta arraunlaria 36-38 paladetan jartzeko. Nik oso argi dut ez duela merezi arraunlarien ongizatea arriskuan jartzea, sinpleki ETE Liga normaltasunez jokatu dadin.

Erlazionatutako edukiaLehorrean utzi ditu birusak«Egoera ikusita, fisikoa ondo mantentzea lortzen badugu, asko izango da»
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.