Lau koronabirus kasu gehiago Oarsoaldean
Errenterian eta Lezon egin dute gora kasuek, hiru gehiago izan dira Errenteria-Oreretan eta bat gehiago lezon; Oiartzun eta Pasaian, berdin mantentzen dira.
Egunero bezala, Osasun Sailak gaur eguerdian eman ditu koronabirusaren gaineko datu zehatzak herriz herri. Atzoko (apirilak 2) 20:00ak arte kontatutako kasuak dira, denera. Igotzen jarraitzen du Oarsoaldean, baina apal, atzoko datuen arabera lau kasu berri zenbatu dituzte, horietatik hiru Errenteria-Oreretan eta bestea Lezon. Oiartzunen eta Pasaian ez da kasu berririk antzeman atzoko kontaketa horretan.
Oarsoaldeko lau herrien artean Koronabirusarekin gaixotutako 107 pertsona daude.
Azken txosten horren arabera, hauek dira herriz herrikako datuak Oarsoaldean; parentesi artean apirileko lehen egunean jasotakoekin dagoen aldea.
- Errenteria-Orereta: 57 (+3).
- Pasaia: 31 (=).
- Oiartzun: 10 (=).
- Lezo: 9 (+1).