Pasaiako Itsas Festibala, bertan behera
Gaur bertan hartu du erabakia festibalaren batzorde antolatzaileak. Pasaiako itsas festibalaren bigarren ekitaldia bertan behera utzi dute.
Gaur bertan hartu du erabakia festibalaren batzorde antolatzaileak. Pasaiako itsas festibalaren bigarren ekitaldia bertan behera utzi dute. Maiatza amaieran egitekoak ziren jaialdia, baina data horretan, eskatzen diren osasun eta segurtasun publikoa bermatzeko baldintzak ez direla beteko aurreikusi dute.
Arduraz jokatzea dagokiela diote komunikabideetara helarazi duten prentsa oharrean, erabakia zaila izan dela aitortu badute ere: “Beharrezkoa da, gure aroko aurrekaririk gabeko egoera honetan”.
Eskerrak eman dizkiote festibala berea egin duen pertsona bakoitzari, “zuen ekarpen eta motibazioarengatik”. Indar eta ilusio handiagoarekin itzuliko direla esan dute, “garai hauetan hain baliotsuak diren lankidetza sareak ehuntzen jarraitzeko”.