Apaldu bada ere, oraindik gora doaz koronabiurus kasuak Oarsoaldean
Hiru kasu gehiago zenbatu dituzte atzo 20:00ak arte. Horietatik bi Errenteria-Oreretan izan dira, eta bat Oiartzunen.
Egunero bezala, Osasun Sailak gaur eguerdian eman ditu koronabirusaren gaineko datu zehatzak herriz herri. Atzoko (apirilak 3) 20:00ak arte kontatutako kasuak dira, denera. Igotzen jarraitzen du Oarsoaldean, baina apal, atzoko datuen arabera hiru kasu berri zenbatu dituzte, horietatik bi Errenteria-Oreretan eta bestea Oiartzunen. Lezon eta Pasaian ez da kasu berririk antzeman atzoko kontaketa horretan.
Oarsoaldeko lau herrien artean Koronabirusarekin gaixotutako 110 pertsona daude.
Azken txosten horren arabera, hauek dira herriz herrikako datuak Oarsoaldean; parentesi artean apirileko lehen egunean jasotakoekin dagoen aldea.
- Errenteria-Orereta: 59 (+2).
- Pasaia: 31 (=).
- Oiartzun: 11 (+1).
- Lezo: 9 (=).