Koronabirusak beste lau lagun kutsatu ditu Oarsoaldean
Bina kasu berri zenbatu dituzte Errenteria-Oreretan eta Lezon; Oiartzun eta Pasaian ez da kutsatu berririk izan.
Egunero bezala, Osasun Sailak gaur eguerdian eman ditu koronabirusaren gaineko datu zehatzak herriz herri. Atzoko (apirilak 4) 20:00ak arte kontatutako kasuak dira, denera. Igotzen jarraitzen du Oarsoaldean, baina apal, atzoko datuen arabera lau kasu berri zenbatu dituzte, horietatik bi Errenteria-Oreretan eta beste biak Lezon. Oiartzunen eta Pasaian ez da kasu berririk antzeman atzoko kontaketa horretan.
Oarsoaldeko lau herrien artean Koronabirusarekin gaixotutako 114 pertsona daude.
Azken txosten horren arabera, hauek dira herriz herrikako datuak Oarsoaldean; parentesi artean apirileko lehen egunean jasotakoekin dagoen aldea.
- Errenteria-Orereta: 61 (+2).
- Pasaia: 31 (=).
- Oiartzun: 11 (=).
- Lezo: 11 (+2).